Eburoi

Ambiorix buruzagi eburoia

Antzinatean, Galiako iparraldean bizi izan zen herria. Eburoiak germaniar jatorrikoak ziren. Erromatarren garaietan, Rhin eta Mosa behereetan bizi izan ziren. Ambiorix eburoien buruzagiak Liejako eta Erromako 15 kohorte birrindu zituen K.a. 54. inguruan. Zesarrek gogor zigortu zituen horregatik (K.a. 51. inguruan).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.