Edinburgheko Errege Behatokia

Edinburgheko Errege Behatokia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°55′23″N 3°11′16″W / 55.923192°N 3.187878°W / 55.923192; -3.187878
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1896
Ondarea
LB27740
Webgune ofiziala

Edinburgheko Errege Behatokia Eskoziako Edinburgh hirian dagoen behatoki astronomiko bat da. 146 metroko garaieran dago, Blackford Hill muinoan.

Historia

1811an Edinburgheko Astronomia Elkartearen sortzaileak ziren hiritar talde batek, John Playfair eskoziar zientzialaria buru zutelarik, Calton Hill izeneko muinoan behatoki astronomi bat ezartzeko proiektuari ekin zioten.

1822an Jurgi IV.a Erresuma Batukoak eskoziar hiriburura burututako bisitaren ondoren "Jurgi Erregearen Behatokia" izena jaso zuen. 1834an Britainiar Gobernuaren diru laguntzaz behatokia eraikitzeaz amaitu zen. Henderson Thomas lehenbiziko Eskoziako Errege Astronomilaria izendatua izan zen. Behatoki honetako lehenengo gailu garrantzitsuena 6,4 hazbete (16 cm) eta 3.5 hazbete (9 cm) neurriko teleskopio bat izan zen.

1852an bigarren Eskoziako Errege Astronomilaria izan zen Charles Piazzi Smythek behatoki astronomiak garaiera handiko mendi eta gailurretan ezartzea otu zitzaion, handik 100 urtera mundu osora hedatu eta burutu ohi den jarduera.

1896an behatokia gaur egungo kokalekura lekualdatu zen.

Eraikina

Bere liburutegian 1888ko astronomiari buruzko idazlan eta liburuez osatutako Crawford bilduma dago.

Behatokia bera egoteaz gain, astronomia ikerkuntza eta unibertsitate irakaspenerako instalakuntzak ere badaude, bai eta gailu astronomikoen diseinua , proiektuen kudeaketa, teleskopio eta behatoki astronomikoen proiketu eta diseinurako kudeaketa, eta astronomia irakasle eta zientzia-dibulgatzaileen heziketarako ikasgelak ere.

Iruditegia

  • Kobrezko gangadun ekialdeko dorrea
    Kobrezko gangadun ekialdeko dorrea
  • Dorrea kobrezko ganga aldatu ondoren
    Dorrea kobrezko ganga aldatu ondoren
  • Behatokiaren multzoa
    Behatokiaren multzoa

Kanpo estekak

  • Edinburgheko Errege Behatokiaren webgunea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3106882
  • Commonscat Multimedia: Royal Observatory, Edinburgh / Q3106882

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 145301697
  • ISNI: 0000000406001987
  • LCCN: n50048519
  • Wd Datuak: Q3106882
  • Commonscat Multimedia: Royal Observatory, Edinburgh / Q3106882