El Diario Montañés
El Diario Montañés | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Santander |
Kolorea | koloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu |
Argitaletxea | Editorial Cantabria, S. A. |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Kantabria |
Maiztasuna | Egunero |
Salneurria | 1,30 |
Historia | |
Ideologia | Eskuindarra |
Zuzendaria | José Miguel Santamaría |
www.eldiariomontanes.es | |
El Diario Montañés (baita ere El Diario edo DM) gaztelaniazko egunkaria da. Egunero 194.000 ale (2006-2007ko datuak), saltzen dituenez Espainiako 24. egunkaririk irakurriena da. Kantabrian hegemonikoa da, bertoko merkatuaren %60a bilduz[1].
Historia
1902an sortua, bere ideologia kontserbadore eta katolikoa izan zen. Gorabeherak gorabehera (1932an itxi, 1936an konfiskatu eta 1941an bere egoitza erre zuten) mantendu eta, ekonomia arazoak zirela eta, 1984an Bilboko El Correok erosi zuen. 1999an bere webgunea eta 2003an bere telebista (Canal 8 DM) atera zituen.
Polemikak ere izan ditu, adibidez, 2010ean Gaztelaniazko Wikipediaren David Glasgow Farragut artikulua lizentzia errespetatu gabe kopiatu zuen, Farragut, un marino de origen español izenaz.
Egunkaria Euskal Herriko Zamudio herrian inprimatzen da.
Erreferentziak
- ↑ Fernández Obregón, Francisco Javier. (1998). La prensa periférica española. Revista Latina de Comunicación Social.
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Datuak: Q478520
- Multimedia: El Diario Montañés / Q478520