Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa FIFA Women's World Cup | |
---|---|
Konfederazioa | FIFA |
Sorrera | 1991 |
Taldeak | 32 (2023an) |
Garaipen gehien | Estatu Batuak (4) |
Txapelduna | Espainia (2023) |
Webgunea | webgune ofiziala |
Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa (ofizialki FIFA Women's World Cup) emakumezkoen futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da Olinpiar Jokoetako Futbol Txapelketaren parean dago. 1991ean izan zuen lehenengo ekitaldia eta lau urtean behin jokatzen da. Estatu Batuetako selekzioak lau garaipen lortu ditu eta Alemaniako selekzioak bi. 2019 artean Estatu Batuek beti lortu dute podiumean sartzea, 2023an ez ordea.
Brasilgo emakumezkoen selekzioak garaipenik lortu ez badu ere txapelketako golegile nagusia Marta (17 golekin) da[1] eta txapelketa gehien jokatu dituena Formiga (7 txapelketa), biak ala biak brasildarrak. Beste jokalari aipagarri batzuk honako hauek dira: Birgit Prinz (Alemania), Hope Solo (AEB), Kristine Lilly (AEB), Homare Sawa (Japonia), Carli Lloyd (AEB), Abby Wambach (AEB), Megan Rapinoe (AEB) eta Sun Wen (Txina).
2023an bi futbolari euskaldun izan ziren txapeldunak Espainiako selekzioarekin, Irene Paredes eta Oihane Hernandez[2].
Historia
FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.
Hurengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen "urrezko golari" esker. Gizonezzkoetan eta emakumezkoetan Munduko Txapelketa lortzen duen lehenengo selekzioa izan zen.
2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.
2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.
2023an Espainia eta Ingalaterra iritsi ziren finalera, biak ere lehenengo aldiz. Ingelesak ziren faborito, baina espainiarrek gol bakarrarekin irabazi zuten finala. Bi euskal jokalari izan ziren munduko txapeldun, Irene Paredes legazpiarra eta Oihane Hernandez sopelarra.
Podiuma
|
|
|
|
|
Palmaresa
Urtea | Egoitza | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hirugarrena | Emaitza | Laugarrena | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1991 | Txina | Estatu Batuak | 2-1 | Norvegia | Suedia | 4-0 | Alemania | |
1995 | Suedia | Norvegia | 2-0 | Alemania | Estatu Batuak | 2-0 | Txina | |
1999 | Estatu Batuak | Estatu Batuak | 0-0 (pen:5-4) | Txina | Brasil | 0-0 (pen:5-4) | Norvegia | |
2003 | Estatu Batuak | Alemania | 2-1 (u.g.) | Suedia | Estatu Batuak | 3-1 | Kanada | |
2007 | Txina | Alemania | 2-0 | Brasil | Estatu Batuak | 4-1 | Norvegia | |
2011 | Alemania | Japonia | 2-2 (pen:3-1) | Estatu Batuak | Suedia | 2-1 | Frantzia | |
2015 | Kanada | Estatu Batuak | 5-2 | Japonia | Ingalaterra | 1-0 | Alemania | |
2019 | Frantzia | Estatu Batuak | 2-0 | Herbehereak | Suedia | 2-1 | Ingalaterra | |
2023 | Australia Zeelanda Berria | Espainia | 1-0 | Ingalaterra | Suedia | 2-0 | Australia |
- (u.g.), "urrezko gola".
- (pen), penalti jaurtiketan.
Dominak
Herrialdeka
Selekzioa | Guztira | |||
---|---|---|---|---|
Estatu Batuak | 4 | 1 | 3 | 8 |
Alemania | 2 | 1 | 0 | 3 |
Norvegia | 1 | 1 | 0 | 2 |
Japonia | 1 | 1 | 0 | 2 |
Espainia | 1 | 0 | 0 | 1 |
Suedia | 0 | 1 | 4 | 5 |
Brasil | 0 | 1 | 1 | 2 |
Ingalaterra | 0 | 1 | 1 | 2 |
Txina | 0 | 1 | 0 | 1 |
Herbehereak | 0 | 1 | 0 | 1 |
Konfederazioka
Selekzioa | Guztira | |||
---|---|---|---|---|
UEFA (Europa) | 4 | 5 | 5 | 14 |
CONCACAF (Ipar-Erdi Amerika) | 4 | 1 | 3 | 8 |
AFC Asia | 1 | 1 | 0 | 2 |
CONMEBOL (Hego Amerika) | 0 | 1 | 1 | 2 |
OFC (Ozeania) | 0 | 0 | 0 | 0 |
CAF (Afrika) | 0 | 0 | 0 | 0 |
Jokalari onenak
Hauek dira Munduko Txapelketetako azken faseetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:
Golegile nagusiak
# | Golegile nagusiak | Golak | Txapelketak |
---|---|---|---|
1 | Marta | 17 | 2003, 2007, 2011, 2015, 2019 |
2 | Birgit Prinz | 14 | 1995, 1999, 2003, 2007, 2011 |
Abby Wambach | 14 | 2003, 2007, 2011, 2015 | |
4 | Michelle Akers | 12 | 1991, 1995, 1999 |
5 | Cristiane Rozeira | 11 | 2003, 2007, 2011, 2015, 2019 |
Sun Wen | 11 | 1991, 1995, 1999, 2003 | |
Bettina Wiegmann | 11 | 1991, 1995, 1999, 2003 | |
8 | Ann Kristin Aarønes | 10 | 1995, 1999 |
Carli Lloyd | 10 | 2007, 2011, 2015, 2019 | |
Heidi Mohr | 10 | 1991, 1995 | |
Christine Sinclair | 10 | 2003, 2007, 2011, 2015, 2019 |
Txapelketa gehien
# | Jokalariak | Parte hartzeak | Txapelketak |
---|---|---|---|
1 | Formiga | 7 | 1995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015, 2019 |
2 | Homare Sawa | 6 | 1995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015 |
Marta | 6 | 2003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023 | |
Christine Sinclair | 6 | 2003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023 | |
Onome Ebi | 6 | 2003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023 |
Partehartze gehien
# | Jokalaria | Partidak |
---|---|---|
1 | Kristine Lilly | 30 |
2 | Formiga | 27 |
3 | Abby Wambach | 25 |
Carli Lloyd | 25 | |
5 | Julie Foudy | 24 |
Homare Sawa | 24 | |
Birgit Prinz | 24 | |
Christine Sinclair | 24 | |
9 | Joy Fawcett | 23 |
Mia Hamm | 23 | |
Marta | 23 |
Sariak
Urrezko baloia
Urrezko baloia txapelketako jokalari onenari ematen zaion saria da.
Urtea | Urrezko baloia | Zilarrezko baloia | Brontzezko baloia |
---|---|---|---|
1991 | Carin Jennings | Michelle Akers | Linda Medalen |
1995 | Hege Riise | Gro Espeseth | Ann-Kristin Aarønes |
1999 | Sun Wen | Sissi | Michelle Akers |
2003 | Birgit Prinz | Victoria Svensson | Maren Meinert |
2007 | Marta | Birgit Prinz | Cristiane Rozeira |
2011 | Homare Sawa | Abby Wambach | Hope Solo |
2015 | Carli Lloyd | Amandine Henry | Aya Miyama |
2019 | Megan Rapinoe | Lucy Bronze | Rose Lavelle |
2023 | Aitana Bonmatí | Jennifer Hermoso | Amanda Ilestedt |
Urrezko bota
Txapelketan gol gehien sartu dituen jokalariari ematen zaio.
Urtea | Urrezko bota | Golak |
---|---|---|
1991 | Michelle Akers | 10 |
1995 | Ann-Kristin Aarønes | 6 |
1999 | Sun Wen Sissi | 7 |
2003 | Birgit Prinz | 7 |
2007 | Marta | 7 |
2011 | Homare Sawa | 5 |
2015 | Célia Šašić Carli Lloyd | 6 |
2019 | Ellen White Alex Morgan Megan Rapinoe | 6 |
2023 | Hinata Miyazawa | 5 |
Urrezko eskularrua
Txapelketako atezainik onenari ematen zaio. 1999an eman zen lehen aldiz.
Urtea | Urrezko eskularrua |
---|---|
1999 | Gao Hong Briana Scurry |
2003 | Silke Rottenberg |
2007 | Nadine Angerer |
2011 | Hope Solo |
2015 | Hope Solo |
2019 | Sari van Veenendaal |
2023 | Mary Earps |
Erreferentziak
Ikus, ginera
Kanpo estekak
- Datuak: Q19323
- Multimedia: FIFA Women's World Cup / Q19323