Eratosteniarra

Eratostenes kraterra, Garai Eratosteniarrari hasiera eman zion talka kraterra.

Eratosteniar Periodoa Ilargiaren denbora lerro geologikoa osatzen duten periodo geologikoen artean luzeena da. Duela 3200 milioi urte hasi zen eta duela 1100 milioi urte amaitu, gutxi gorabehera.

Periodo geologiko honek hasiera eman zion talka kraterrari zor dio izena, Eratostenes kraterrari hain zuzen. Koperniko kraterraren sorrerak ematen dio amaiera garaiari, duela 1100 milioi urte gertatu zen talkak. Talka hau garai berri baten jaiotza ere bada, Periodo Kopernikarrarena, gaur egun arte hedatzen den garaiarena. Aurreko periodo geologikoan (Imbriarra) egon zen basalto-bulkanismo bortitza apaldu egin zen garai honetan zehar, azkenean erabat desagertu arte. Laba-fluxu gazteenak, satelite orbitalei esker begiztatu direnak, duela 1100 milioi urtekoak dira gutxi gorabehera, hau da, periodo geologiko honen amaieran eratu ziren. Hori dela eta, aipatu berri dugun datatik aurrera, ustez, ez da egon bulkanismo nabarmenik Ilargian, beraz, Periodo Kopernikarra, bulkanismo aldetik, garai hiltzat har dezakegu.[1]

Azpiko denbora lerroan kolore urdin argiarekin ageri da Periodo Eratosteniarra, Imbriar Berantiarra eta Kopernikarra alboan dituela, arestian esan bezala.

Imbriar GoiztiarraImbriar BerantiarraAurrenektariarraNektariarraEratosteniarraKopernikarra
Milioi urte antzina


Lurra periodo honetan zehar

Ilargiaren Periodo Eratosteniarra hain luzea izanik, hainbat garai homologo ditu Lur planetan, jarraian aipatuko direnak. Lurrean, garai hauetan, Eoi Arkearraren Garai Neoarkearra eta Eoi Proterozoikoaren Garai Paleoproterozoikoa eta Garai Mesoproterozoikoa jazo ziren. Denboraldi horretan, besteak beste, planeta oxigenatu egin zuten bakterio jakin batzuek, hala ere, biziak ez zuen garapen nabarmenik pairatu, izan ere, oraindik ere izaki zelulabakarrak ziren jaun eta jabe gure planetan.

Erreferentziak

  1. «Geologic History of the Moon» ser.sese.asu.edu (Noiz kontsultatua: 2019-06-21).
  • i
  • e
  • a
Ilargia
Ezaugarriak eta
jatorria
Atmosfera • Grabitazio-eremua • Eremu magnetikoa • OrbitaTalka handiaren hipotesia • Barne egitura
Ilargi betea
Geologia
Itsasoak
(Zerrenda)
Kraterrak
(Zerrenda)
Copernicus • Kepler • Aristarchus • Plato • Grimaldi • Byrgius • Langrenus • Stevinus • Tycho
Historia
geologikoa
AurrenektariarraNektariarra • Imbriarra (Goiztiarra eta Berantiarra) • Eratosteniarra • Kopernikarra
Gertaerak
Magmazko ozeano globala • KREEPBonbardaketa Berantiar Handia
Behaketa eta
esplorazioa
Misioak eta
zundak
Behaketa
Kategoria Kategoria Txantiloi Ilargi-itsasoak


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q726866
  • Wd Datuak: Q726866