Esbastika

Nazien esbastika.

Esbastika (sanskritoz स्वास्तिक) aldeberdineko gurutzea da, besoak angelu zuzenetan tolesturik dituena, hala eskuinerantz nola ezkerrerantz.

Historia

Zibilizazio zaharrek erabili izan dute historian zehar, Antzinako Grezian, Antzinako Erroman, hinduismo eta budismoaren kulturetan, besteak beste.

Lehen erabilera Djowiko artzain-artzainena izan arren gaur egungo Iranen, duela 7.000 urte inguru erabiltzen zuten esbastika[1] hamahirugarren zenbakia adierazteko.[2]

Antiznako Greziako eraikinak esbastikez josita agertzen zaizkigu. Gammadion-a lau greziar T (Γ, gamma letra) elkar gurutzatuta ematen duen ikonoa da.

Erromatarrek, adibidez, zorte ona ematen zuela uste zuten[3], eta horregatik jokatzen zen eraikinetan askotan aurkitu da. Gainera, giro militarrean oso ohikoa da eta askotan agertzen da mosaikotan[4]. Adibidez, Huescan, Estadako villan «Atleta irabazlearen mosikoa-n» (Huesca) IV. mende amaierako edo V. mende hasierakoa.

Zeltiberiarren artean ere erabiltzen zen, adibidez, Zaragozako Herrera de los Navarros herrian dagoen Los Castellares zeltiberiar aztarnategian agertu zen zeramikaren dekorazioan . Ontzi horretan margoak daude azal osoan, irudi handiekin, eta aditu askoren esanetan, eguzki ikonografia da, (gurutzea, esbastikak, etab). Hala eta guztiz ere, baliteke sinbologia militarra izatea.

Azkenik, ikur sakratua da zenbait erlijiorentzat, hala nola budismoa edo hinduismoa, zeinentzat bakearen, oparotasunaren eta zorte onaren sinboloa baita. Horregatik, erraz aurkitzen da Asian. “Manji” edo esbastika japoniarra mapetan erabiltzen da tenplu budistak adierazteko[5].

Kronologikoki eta geografikoki horren zabaldua dagoen sinboloa izanik, forma asko izan daitezke, eta ez da beti erraza erabakitzea zer den esbastika bat eta zer ez.

1920 inguruan mugimendu naziak ikurra bereganatu zuen eta, haren ondorioz, gaur egun gizartean orokorrean ideologia horrekin lotzen dugu.

Asian

Europan, nazismoaren sinbolo bihurtu zenez, leku askotatik desagerrarazi zen, baina Asian oso ohikoa izaten jarraitzen du. Hinduismoa hainbat mezu adierazteko erabiltzen du: eskuinera begiratuz gero, eguzkia sinbolizatzen du, eguneko beroa, ezkerrean begiratuz gero, gaua sinbolizatzen du, ilargiaren hotza, Kali jainkosa, loto-lorea, errotazioa, eternitatea, karma eta gurpila ere irudikatzen ditu.

Iruditegia

  • Nazi alderdiaren insignia.
    Nazi alderdiaren insignia.
  • Bilkura falangista Donostiako La Perlan, 1941. urtean.
    Bilkura falangista Donostiako La Perlan, 1941. urtean.
  • Esbastika hindua, Ganesh jainkoarekin.
    Esbastika hindua, Ganesh jainkoarekin.
  • Esbastika budista, Japoniako tenplu batean.
    Esbastika budista, Japoniako tenplu batean.
  • Panamako amerindiar talde baten bandera.
    Panamako amerindiar talde baten bandera.
  • Kanpai formako idolotxoa. K.a. VIII. mendeko Tebaseko hilobi batean aurkitua eta Louvre museoan ikusgai. Eskuineko besoan esbastika margotuta du.
    Kanpai formako idolotxoa. K.a. VIII. mendeko Tebaseko hilobi batean aurkitua eta Louvre museoan ikusgai. Eskuineko besoan esbastika margotuta du.
  • Kantharos. Esbastika eta errosetak. Aldi geometriko berantiarreko zeramika atikoa, circa K.a. 760. Praga, Kinský Palace, NM-H10 1849.
    Kantharos. Esbastika eta errosetak. Aldi geometriko berantiarreko zeramika atikoa, circa K.a. 760. Praga, Kinský Palace, NM-H10 1849.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Weeks, Lloyd R.; Petrie, Cameron A.; Potts, Daniel T.. (2010). «Ubaid-Related-Related? The “Black-on-Buff” ceramic TradiTions of highland souThwesT iran» Beyond the Ubaid transformation and integration in the Late Prehistoric societies of the middle East (Oriental Institute of the University of Chicago): 260. ISBN 978-1-885923-66-0. PMC 646401242. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Sabes cuál es el auténtico origen de la esvástica?» www.larazon.es 2020-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) García Bueno, Carmen. (2017). «Una revisión del mosiaco dionisíaco de la villa romana del Albaladejo (Ciudad Rela)» Lucentum 34: 177-200..
  4. (Gaztelaniaz) Paz Peralta, Juan Á.. (2019). «Génesis de las colecciones de escultura y mosaicos romanos en el Museo de Zaragoza. Desde su origen hasta el catálogo de 1929» Museo de Zaragoza. Boletín (Zaragoza) 20.
  5. (Gaztelaniaz) «La esvástica, los juegos olímpicos y la antigüedad» Museo de Zaragoza (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q45513
  • Commonscat Multimedia: Swastikas / Q45513

  • Identifikadoreak
  • GND: 4120418-9
  • LCCN: sh85131014
  • NKC: ph126294
  • NARA: 10676075
  • AAT: 300010082
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q45513
  • Commonscat Multimedia: Swastikas / Q45513