Estadio (eraikina)

New Yorkeko Yankee estadioa.
Artikulu hau eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Estadio».

Estadioa eraikin publiko bat da, talde-kirolak, atletismo-probak, etab. gauzatzeko beharrezkoak diren instalazioak dituena, baita ikusleentzako harmailak edota tribunak ere.

Historia

Munduan ezagutzen den estadiorik zaharrena Olinpiakoa da, Greziako Peloponeso mendebaldean, non antzinako Olinpiar Jokoak ospatu ziren. K.a. 776. urtekoa dela uste da, eta hasieran proba bakarrerako eraiki zen atletismo probak egiteko. Gutxi gorabehera 190 metro edo 210 metroko luzera zuen eraikin hark.

Erroma eta Grezia izan ziren estadioen nozioa sortu zuten mendebaldeko zibilizazio nagusiak, eta antzinateko munduko estadiorik handiena eraiki Erromako Koliseoa izan zen (anfiteatro bat izatez), 100.000 ikuslerentzako edukiera izan zuena.

Estadio modernoak 19. mendetik aurrera kirolaren hedapenarekin hasi ziren eraikitzen. Euskal Herriaren kasuan, Lehen Mundu Gerraren ondorenean, futbolaren hedapena gertatu zen Espainian eta horrek ekarri zituen estadioen eraikuntza Hego Euskal Herrira.[1]

Iruditegia

  • Jean Dauger estadioa, Baiona, errugbirako zein atletismoarako erabilia.
    Jean Dauger estadioa, Baiona, errugbirako zein atletismoarako erabilia.
  • Atotxako estadioa, Donostian, 1999an eraitsia.
    Atotxako estadioa, Donostian, 1999an eraitsia.
  • San Mames zaharra (2013an eraitsia) kanpotik, bere arku ezagunarekin.
    San Mames zaharra (2013an eraitsia) kanpotik, bere arku ezagunarekin.
  • San Mames Bilbon, errugbirako egokitua 2018ko lehiaketa batean.
    San Mames Bilbon, errugbirako egokitua 2018ko lehiaketa batean.
  • Mendizorrotza estadioa, Gasteiz.
    Mendizorrotza estadioa, Gasteiz.

Erreferentziak

  1. Labaien, Ekain Rojo. (2014). Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian. Utriusque Vasconiae ISBN 978-84-941044-4-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q483110
  • Commonscat Multimedia: Stadiums / Q483110

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119773166 (data)
  • GND: 4182723-5
  • LCCN: sh85127212
  • NDL: 01072913
  • NKC: ph125955
  • NARA: 10645160
  • AAT: 300007271
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q483110
  • Commonscat Multimedia: Stadiums / Q483110