Estudioko musikari

Hal Blaine bateriajolea 1995ean. Lan askotan hartu du parte.

Estudioko musikari edo Saioko musikaria aktuazio bat edo zuzenean jotzeko kontratatua izan den musikaria da. Diskoak grabatazeko kontratatua izan daiteke, grabatzen ari den taldeko berezko partaidea izan gabe. Kontzeptua oso ohikoa da gaur egungo musikan (rock, jazz, country edo pop) baina musika klasikoan ere erabiltzen dira. Badira ere Estudioko bandak.

Egungo estudioko musikariak

Musikari profesionalak izaten dira eta, zenbait kasutan, grabazio-estudio zehatz batekin lan egiten dute. Oso musikari malguak izaten dira eta lan taldean moldatzeko gai izan behar dira: askotan elkar ezagutzen ez diren musikariekin lan egin behar baitute. Kontratuak, ordea, oso desberdinak izaten dira: ordu batzuetatik hilabetetara.

Musikari hauek oso egoera desberdinetan aritzen dira:[1]

  • Talde batean baxa bat dagoenean
  • Iragarkien musika egiteko
  • Filmen soinu bandetan lan egiteko
  • Talde batean normalean ez dauden soinuak sartzeko
  • Antzerki taldeetan

Estudioko musikariak

Asko dira. Hona hemen adibide batzuk:

  • Steve Gadd (1.392 album)[2]
  • Bernard Purdie (855 album)[3]
  • Larry Carlton (1.104 album)[4]
  • Anthony Jackson (901 album)[5]
  • Leland Sklar (833 album)[6]
  • Harvey Mason (1.430 album)[7]
  • David Hungate (892 album)[8]

Estudioko bandak

Asko dira, batzuk oso ezagunak. Hona hemen talde batzuk:

  • The Nashville A-Team (Nashville, 1950–1960 hamarkadetan)
  • The Wrecking Crew (Los Angeles, 1960–1970 hamarkadetan)
  • The Funk Brothers (Detroit, 1960–1970 hamarkadetan)
  • MFSB (Filadelfia, 1970. hamarkadan)
  • The Hillside Singers (1970. hamarkadan)

Erreferentziak

  1. https://www.thebalancecareers.com/what-is-a-session-musician-2460709
  2. https://www.allmusic.com/artist/steve-gadd-mn0000038004/credits
  3. https://www.allmusic.com/artist/bernard-pretty-purdie-mn0000047401/credits
  4. https://www.allmusic.com/artist/larry-carlton-mn0000102399/credits
  5. https://www.allmusic.com/artist/anthony-jackson-mn0000924257/credits
  6. https://www.allmusic.com/artist/leland-sklar-mn0000237873/credits
  7. https://www.allmusic.com/artist/harvey-mason-sr-mn0000668112/credits
  8. https://www.allmusic.com/artist/david-hungate-mn0000182777/credits

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10666486
  • Commonscat Multimedia: Session musicians / Q10666486

  • Wd Datuak: Q10666486
  • Commonscat Multimedia: Session musicians / Q10666486