Euoplocephalus
Euoplocephalus | |
---|---|
![]() ![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Ornithischia |
Familia | Ankylosauridae |
Generoa | Euoplocephalus Lambe, 1910 |
Azpibanaketa | |
| |
Datu orokorrak | |
Luzera | 5,5 m |
Masa | 2,5 t |
Euoplocephalus dinosauro ankilosaurio belarjaleen genero handienetako bat da, Kretazeo Berantiarean gaur egun Kanada den lurraldean bizi zena. Espezie bakarra du izendatua, Euoplocephalus tutus.
Euoplocephalusaren lehenengo fosila 1897an aurkitu zuten, Albertan. 1902an Stereocephalus izena eman nahi izan zioten, baina izen hori dagoeneko intsektu bati emana zitzaion, eta 1910. urtean aldatu zen. Geroago, Ipar Amerikako ankilosaurioen aztarna gehiago aurkitu zituzten, eta genero bereiziak egin zituzten.
Kanpo estekak
Datuak: Q130885
Multimedia: Euoplocephalus / Q130885
Espezieak: Euoplocephalus