Eysturoy
Eysturoy eskualdea | |
---|---|
Faroeak | |
Administrazioa | |
Estatua | DNK |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°12′57″N 6°52′39″W / 62.21579°N 6.87751°W / 62.21579; -6.87751 |
Azalera | 286,3 km² |
Punturik altuena | Slættaratindur |
Demografia | |
Biztanleria | 10.778 (2015) |
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Eskualde autonomoa | Faroeak |
Uhartea | Eysturoy |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Eysturoy eskualdea eta barrutia (faroeeraz Eysturoyar sýsla og valdømi) Faroetako bigarren uharte handiena den Eysturoy uharteak osatzen duen eskualde eta barrutia da. Herri handienak iparraldean Fuglafjørður eta hegoaldean Runavík dira.
Etimologia
Eysturoy izenak (danieraz Østerø) ekialdeko uhartea esan nahi du.
Geografia
Eskualdeak 286.3 km² ditu eta guztira 10.810 biztanle ditu. Uhartea menditsua da, 66 mendi kontatzen baitira, tartean Faroetako garaiena den Slættaratindur (882m).
Zubi batek elkartzen ditu Eysturoy eta Streymoy uharteak, hala ere Tórshavn hiriburura joateko ferria erabiltzen da. Ekialdean dagoen Leirvík herritik beste ferri bat doa Faroetako bigarren hiria den Klaksvíkera.
Udalerriak
- Runavík, 3.753 biztanle
- Eystur, 1.939
- Fuglafjørður, 1.584
- Sunda, 1.564
- Nes, 1.238
- Sjóvar, 1.027
- Eiði, 705
Iruditegia
- Runavíkeko kaia.
-
-
Kanpo estekak
- Datuak: Q200939
- Multimedia: Eysturoy / Q200939
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page