Familia-harrera

Harrera familia, aldi baterako babes neurri legala da. Hala, familia bati ematen dio haur baten zaintza, harrerak irauten duen bitartean haur hori zaintzeko, artatzeko, elikatzeko eta prestakuntza integrala emateko konpromisoa hartuta. Harrera bakoitzaren iraupena eta ezaugarriak haur bakoitzaren beharren eta zirkunstantzien arabera adosten dira.[1][2][3]

Ohikoak dira administrazio ezberdinen kanpainak harrera familia bila. [4]

Harrera motak

Espainian zehar, Euskal Herria barne, hurrengo harrera familien sailkapena egiten da.

  • Larrialdiko harrera (gehienez 6 hilabete). Berehalako arreta behar duten haurrentzat da, bereziki sei urtetik beherakoentzat, instituzionalizazioa ekiditeko helburuarekin. Familiekin itzultzeko aukera baloratzen da, beren beharretara hobekien egokitzen den babes-neurria, edo erabaki horren ondoren familia alternatiboaren zain dauden haurrentzat.[5][6]
  • Aldi baterakoa (2 urte). Haur eta nerabeen kasuan, haien jatorrizko familiek leheneratze-iragarpen positiboa edo zalantzazkoa dute, baina lanbide-laguntzarekin gaitzea aurreikusten da, eta epe horretan seme-alaben tutoretza berreskuratu ahal izatea espero da.[5][6]
  • Iraunkorra (iraupen mugagabea). Bi urtetik beherako epean familia biologikora itzultzeko aurreikuspenik ez duten kasuetarako.[5][6]

Adin nagusitik aurrera, familia hartzailean elkarrekin bizitzen jarrai dezakete, babes-neurririk gabe, aldeek hala nahi badute. Era berean, gazteek aukera dute etapa berri honetan laguntza eskaintzen dien Deslotura Programa batean parte hartzeko, nahi badute.

Erreferentziak

  1. «Harrera Familiak» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. elkartea, AZTIBEGIA. (2016-10-26). «Zer da harrera familia?» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  4. Berria. «Harrera familia bila dabil Gipuzkoako Foru Aldundia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Acoger Niños | Ser familia de acogida | Aseaf» www.aseaf.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  6. a b c «Familia harrera - Gizarte Politika» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).

Kanpo estekak

  • Familia Harrera Zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Familia Harrera, Bizkaiako Foru Aldundia.
  • Familia-harrera, Arabako Foru Aldundia.
  • Gizarte zerbitzuak, familia-ingurunea; Eusko Jaurlaritza.
  • Acogimiento familiar, Cruz Roja.
  • Asociación Estatal de Acogimiento Familiar (ASEAF).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1430789
  • Identifikadoreak
  • BNF: 11961591v (data)
  • GND: 4631458-1
  • LCCN: sh85051033
  • NKC: ph124858
  • NARA: 10637264
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 209
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D005581
  • Wd Datuak: Q1430789