Fedibertso

Fedibertso - logo proposamena.
Fedibertso logoaren proposamenaren aldaera monokromatikoa.

Fedibertsoa ingelesetik mailegatutako nazioarteko hitza, bi hitzen arteko nahasketa edo konbinazioa da; portmanteau hitza da. Elkartu eta nahastu diren hitzak, federazioa eta unibertso dira.

Lagunartean erabiltzen hasi zen terminoa da, hainbat sare sozialetako zerbitzariek osatzen zuten ekosistema edo unibertsoa izendatzeko. Sare sozial horien ohiko helburu nagusia mikroblogak kudeatzea izaten da, mezu labur eta publikoak partekatzea[1][2].

Fedibertsoa software librearekin eta zerbitzari federatuekin eraikitze prozesuan dago. ActivityPub protokoloa erabiltzen da, gehienetan.[3]

Burujabetza teknologikoa

Europan eragile asko kezkatuta agertu dira Interneteko sare sozialetan zenbait enpresa erraldoik lortu duten nagusitasunarekin. Fedibertsoko sare sozial libre eta federatuak kontuan hartzeko moduko alternatiba bezala aipatu izan dira.[4][5]

Fedibertsoko kide batzuk

Sare sozial federatu batzuk (fedibertsoa).[6]

Badaude Fedibertsoaren ezaugarriekin bat egiten duten hainbat gizarte sare, bezero edo aplikazio:

  • Mastodon, Pleroma. Mikroblogen sare sozialak (Twitterren antzekoak). (Librezale taldeak euskaratua[7][8]).
  • PeerTube, Owncast. Bideoak partekatzeko eta baita zuzeneko streaming-ak egiteko (Youtube eta Twitch-en antzekoak).
  • PixelFed. Argazkiak partekatzeko (Instagram-en antzekoa).
  • Matrix, XMPP. Komunikazio protokolo libreak, hainbat bezero librerekin (WhatsApp eta Telegram-en antzekoak).
  • NextCloud. Fitxategiak partekatzeko "hodeiak" (Google Drive, Microsoft OneDrive eta DropBox antzekoa baina horretaz gain aplikazioak ere badituen ingurunea).
  • WordPress, Plume, WriteFeely. Blogak sortzeko.
  • BookWyrm. Liburuen irakurketak partekatzeko (Goodreads-en antzekoa).
  • Funkwhale. Audioak eta podcast-ak partekatzeko.
  • Gancio, Movilizon. Agendak partekatzeko.
  • Lemmy, Discourse foro libre eta federatuak Interneten sortu eta modu deszentralizatuan kudeatzeko.
  • Friendi.ca (edo Mistpark). Fedibertsoko lehen sare sozialtzat jotzen da, 2008ko maiatzean sortua[9].
  • Diaspora sare sozial deszentralizatua, Facebooken pribatutasun politikari aurre egiteko sortu zen sare soziala.
  • GNU social (edo StatusNet, 2013. urtera arte). Garai bateko sare soziala.
  • PostActiv (GNU Social horren fork bat zen)[10].
  • Hubzilla[11].

Hobetu nahi izan diren ereduak

Interneten arrakasta handia lortu duten zenbait (gizarte sare zentralizatu, ez federatu, eta jabedunekoak), izan dira eredu nagusi.

Erronka izan da software librea erabilita eta sistema federatuak erabilita (eta ez zentralizatuak) hain arrakastatsuak izan diren ereduei alternatibak eskaintzea. Pribatutasuna babesteko-eta.

  • Twitter eta Googkle+ software jabedun eta sistema zentralizatua duten gizarte sare hauek izan da software librez egindako sare sozial batzuen nolabaiteko eredu, Mastodon eta GNU Socialenak esaterako. Zerbitzu bera eskaini nahi zen, erabiltzaileen datuak batu gabe, modu seguruagoan.
  • Facebook, munduan hainbeste erabiltzaile duen gizarte sare zentralizatu hori izan da, esate baterako Friendica edo Diasporaren eredua.

Euskaraz

Euskal Fedibertsoa hazten ari den komunitatea da. Horra adibide batzuk[12][13][6][14]:

  • Baleafunk.eus (Funkwhale instantzia bat da). Audioak kargatzeko, deskargatzeko, partekatzeko...
  • Lemmy.eus. Reddit estiloko sare soziala, galderak, erantzunak, iruzkinak...
  • Mastodon.eus. Mikroblog sare sozial federatua.
  • Mastodon.jalgi.eus. Mikroblog sare sozial federatua.
  • Peertube.euskarabildua.eus. Bideoak Fedibertsora kargatzeko, partekatzeko...
  • Bideoak.Argia.eus. Argia aldizkariaren bideoak, deskargatzeko, partekatzeko...
  • Paperjale.eus (BookWyrm instantzia bat da). Liburuak gomendatzeko, kritikak idatziz, puntuazio bat emanez, zerrendak sortuz...
  • Peertube.eus. Bideoak kargatzeko, deskargatzeko, partekatzeko...
  • Pixelfed.eus. Argazkiak, Irudi digitalak kargatzeko, deskargatzeko, partekatzeko...

Euskal fedibertsoa sustatzeko sortu zen 2022an Abaraska taldea eta honako zerbitzuak eskaini dizkio euskal komunitateari. Zerbitzu hauetan Abaraska taldea arduratu zen zerbitzariak lortzen, software librea instalatzen-eta.[15] Ordutik, taldeko boluntarioak mantentze lanez arduratu dira eta erabiltzaile anonimoen finantziazioa lortu dute zerbitzariak alokatzeko-eta. Abaraska taldeak domeinu hauek kudeatzen ditu:

  • http://lemmy.eus (foroak)
  • http://pixelfed.eus (irudiak)
  • http://peertube.eus (bideoak)
  • http://paperjale.eus (liburuak, liburuen gaineko iruzkinak, irakurtzeko gomendioak, Elegose[16] irakurle taldea...)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Qué es el Fediverso y que lo diferencia de Mastodon y otras plataformas libres» plume.nogafam.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  2. «What is the Fediverse? (Bideoa ingelesez, euskarazko azpitituluekin)» Framatube (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  3. (Ingelesez) «What Is ActivityPub? Understanding the Social-Media Protocol Meta’s Threads Plans to Use» www.coindesk.com 2023-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).
  4. (Ingelesez) «EDPS launches pilot phase of two social media platforms | European Data Protection Supervisor» edps.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  5. «(Aurreko erreferentziaren aipamena euskaraz: "Europar Batasuna fedibertsora batu da - Lemmy.eus)» localhost (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  6. a b «Zer da fedibertsoa eta zer eskaini diezaieke euskal sortzaileei?» kolektiva.media (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  7. (Ingelesez) Mastodon traslated into basque. .
  8. Librezale. Mastodon. Fedibertsora euskaraz.. (Noiz kontsultatua: 2018-06-07).
  9. «Evan Prodromou (evan)'s status on Sunday, 18-May-08 15:49:33 UTC - Identi.ca» web.archive.org 2013-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  10. https://directory.fsf.org/wiki/PostActiv
  11. http://hubzilla.org
  12. «Ongi etorri! | Lemmy.eus» kaixo.lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  13. «Euskal fedibertsoa - Lemmy.eus» lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  14. «Sare sozialen etorkizuna | Kontaizu» kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  15. «Abaraska taldearen eskaera: kolaboratu Fedibertso euskalduna osatzen» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  16. Martinez, Dabid. (2019-01-16). «Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu» Laborategia 2.0 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).

Ikus, gainera

  • Lemmy.
  • Mastodon.
  • Matrix.
  • Movim - XMPP protokoloan oinarritutako sare soziala.
  • Pleroma.
  • Peertube.
  • PixelFed.
  • Prismo - Reddit edo Mastodon sare sozialen antza handia duena ActivityPub erabiltzen du.
  • Soundstorm.
  • WriteFriendly.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) "A brief history of the GNU social fediverse".
  • (Ingelesez) Statistics on the Fediverse.
  • (Ingelesez) Fedibertsoko baliabideen zerrenda bat.
  • Fedibertso kontuei buruz elkarri galdera-erantzunak egiteko foroa: lemmy.eus/fedibertsoa.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30325419
  • Commonscat Multimedia: Fediverse / Q30325419

  • Wd Datuak: Q30325419
  • Commonscat Multimedia: Fediverse / Q30325419