Femu a Corsica

Femu a Corsica
Sorrera2017ko urriaren 15a
EremuaKorsika
Ideologia politikoaKorsikar nazionalismoa
KideakGilles Simeoni
Eserlekuak erakundeetanKorsikako asanbladan
28 / 63

Frantziako Nazio Biltzarrean (Korsikari dagozkion eserlekuak)
3 / 4
https://www.femuacorsica.corsica/fr/

Femu a Corsica (euskaraz, Korsika egin dezagun) Korsikako alderdi abertzalea da, 2010ean sortua koalizio politiko modura eta 2017an alderdi politiko bihurtua. Gaur egun (2019) Pè a Corsica koalizio abertzalearen kidea da, Corsica Liberarekin batera. Gilles Simeoni da bere lehendakaria. Ildo politikoari dagokionez, alderdi autonomista da: Korsikako naziogintza, autonomia zabala eta balore demokratikoak defendatzen ditu [1]. Europako Aliantza Askearen kidea da.

Hiru alderdi politikoen bateratze prozesuaren emaitza da Femu a Corsica: Partitu di a Nazione Corsa, Inseme per a Corsica eta Chjama Nazionale.

2017ko abenduaren hauteskundeetan aurreikuspen guztiak gainditu zituen Pè a Corsica koalizioak, eta gehiengo absolutua lortu zuen Korsikako Asanbladan [2], botoen %56 eta 41 eserleku lortuta. Koalizioa sortzen duten bi alderdiek (Femu a Corsicak, alderdi nagusia, eta Corsica Liberak) eserleku horiek banatu zituzten, Femu a Corsicak 28 eserleku eskuratuz. Modu horretan Korsikako Asanbladan kide gehien dituen alderdi politikoa bihurtu zen Femu a Corsica.

Erreferentziak

  1. Femu a Corsicaren webgunea
  2. Korsika: Ziklo politiko berria hastear NAZIOGINTZA, 2018-01-9an
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3068323
  • Wd Datuak: Q3068323