Fitxatzeko erloju

Fitxatzeko erloju bat, 1900. urte ingurukoa.

Fitxatzeko erlojua enpresa bateko langileen lanaldiaren hasiera eta amaiera kontrolatzeko tresna da. Erlojuak automatikoki jartzen du langilearen iritsiera eta irteera ordua kartoizko fitxa batean, egunero mugituz aurreko eguneko erregistroaren gainean ez idazteko. Fitxatzeko erlojua lantokiaren sarreran egon ohi da, eta lanpostu publiko zein pribatuetan existitzen da.

XIX. mendearen bigarren erdialdean asmatu zen, Industria Iraultzaren baitan. Lehenengo erlojuek lanaldiaren hasiera eta amaiera markatzen zuten, baina ondoren egonaldiaren iraupena kalkulatzen zutenak ere asmatu ziren. Gaur egun txartel inteligenteak edo gailu elektronikoak erabiltzen dira.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1500858
  • Commonscat Multimedia: Time recorders / Q1500858

  • Identifikadoreak
  • GND: 4570317-6
  • Wd Datuak: Q1500858
  • Commonscat Multimedia: Time recorders / Q1500858