Fornax (konstelazioa)

Fornax
[[Fitxategi:{{{
Fornax constellation map
}}}|300px|center]]
Datuak
Laburdura For
Genitiboa Fornacis
Sinbologia
Igoera zuzena 1 h 45,40 m

eta 3 h 50,36 m artean

Deklinazioa -39,51° eta -23,76° artean
Eremua 397,5 gradu karratu

0,964 % (41. postua)

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

59 (mv < 6,5)
Izarrik distiratsuena Fornacis

(itxurazko magnitudea: mv 3,86)

Meteoro euria

{{{Ez du}}}

Konstelazio

mugakideak

{{{4 konstelazio}}}

  • {{{Cetus}}}
  • {{{Eridanus}}}
  • {{{Phoenix}}}
  • {{{Sculptor}}}
+{{{latmax}}}° eta −{{{latmin}}}° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) [[{{{ikuspen onena}}}]]n

Fornax edo Labea[1][oh 1] —latinez: FornaxNicolas Louis de Lacaillek ezarritako konstelazio austral bat da, hasiera batean, Fornax Chemica (latinez, labe kimiko) izenarekin ezarri zuen.

Mitologia

Fornax, erromatar mitologian, ogiaren eta sukaldaritzaren jainkosa da, hala ere, honek ez du zerikusirik konstelazioarekin, (fornax labea aipatzeko erromatar hitza baino ez da) 1763. urtean izendatu baitzen aipatutako izenarekin.

Izar nagusiak

  • α Fornacis (Fornacis), konstelazioko izarrik distiratsuena, 3,8ko magnitudearekin. Izar bitar bat da.
  • β Fornacis, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena, erraldoi hori honek 4,46ko magnitudea du.
  • ε Fornacis, 10.000 milioi urtetik gora ditu azpierraldoi honek.
  • ζ Fornacis, izar zuri-horixka honek, izar nano gorri bat du lagun, bere itxurazko magnitudea 5,7koa da.
  • ι2 Fornacis, sekuentzia nagusiko izar zuri-horixka, bere magnitudea 5,85ekoa da.
  • κ Fornacis, Eguzkiaren antzeko izarra, 5,19ko magnitudea du.
  • ν Fornacis, Alpha² Canum Venaticorum izar aldakorra, +4,68ko bataz besteko magnitudea du eta konstelazioko hirugarren izar distiratsuena da.
  • π Fornacis, 5,35eko magnitudea duen erraldoi horia.
  • ρ Fornacis, 5,54eko magnitudea du, izar hau ere erraldoi hori bat da.

Exoplanetak dituzten izarrak

  • λ2 Fornacis, 5,78ko magnitudea du nano hori honek, exoplaneta bakarra dauka bere inguruan orbitatzen.
  • HD 20868, 9,92ko magnitudea du izar honek. Bere inguruan orbitatzen duen exoplaneta erraldoiaren eszentrikotasuna orain arte atzeman den handiena da.

Espazio sakoneko objektuak

  • Fornaxen kumulua, Lurretik 66 argi-urtera dagoen galaxiadun kumulua da, Virgoren kumulua baino txikiagoa.
NGC 1097 galaxiaren erdiagunea ageri da argazki honetan.

Ikus, gainera

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..

Kanpo estekak

  • Wikimedia Commonsen badira Fornaxen inguruko multimedia fitxategiak.
  • Fornax konstelazioan dauden objektuak. (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8913
  • Commonscat Multimedia: Fornax (constellation) / Q8913

  • Wd Datuak: Q8913
  • Commonscat Multimedia: Fornax (constellation) / Q8913


88 konstelazioen izenak

Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • ChamaeleonCircinus • Columba • Coma BerenicesCorona AustralisCorona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • MonocerosMusca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa MajorUrsa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula