Gainjantzi

Gainjantzi edo kapa, Costume Parisien, 1823

Gainjantzi edo kapa jantzi luzea da, mahukarik gabea, soina eta besoak estaltzen dituena eta soinekoaren gainean ipintzen dena.

Euskal Herriko kapak

Euskal Herrian, inguruko Europako herrialdeetan bezala, kapa erabili izan da jantzietan, baina 20. mendetik aurrera modaz kanpo geratu da.

Euskal erabilpen tradizionaletan, Erronkariko gizonezko zantzu tradizionalaren parte zen kapa, azpildura gorridun eta txano beltzeko kapa.[1] Gipuzkoako mikeleteen polizia-indarraren parte ere bazen kapa, eguraldi kaskarra egiten zuenerako: kapa urdin iluna izan ohi zen, barrutik gorria.[2]

Iruditegia

  • Baigorriko biztanle bat, gainjantzia sorbaldan duela, 1830 inguruan.
    Baigorriko biztanle bat, gainjantzia sorbaldan duela, 1830 inguruan.
  • Mikeleteak, bi izan ezik besteak kaparekin.
    Mikeleteak, bi izan ezik besteak kaparekin.
  • Kinsale kapa, Irlandako emakumezkoen jantzi bat.
    Kinsale kapa, Irlandako emakumezkoen jantzi bat.
  • Jose Romero Font mediku espainiarra, kapa espainiar tradizionalarekin.
    Jose Romero Font mediku espainiarra, kapa espainiar tradizionalarekin.
  • Maniki bat kaparekin, superheroi baten tankeran.
    Maniki bat kaparekin, superheroi baten tankeran.
  • Fernando VII.a Espainiakoa Isabel Katolikoaren Ordenaren kapa zeremonialarekin.
    Fernando VII.a Espainiakoa Isabel Katolikoaren Ordenaren kapa zeremonialarekin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/6/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Janzkera – Vidángoz/Bidankoze» vidangoz.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).
  2. (Gaztelaniaz) Belauntzaran, Elisa. (2016-12-27). «Miqueletes, la vieja guardia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

Ikus, gainera

  • Kapa (argipena)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q516992
  • Commonscat Multimedia: Cloaks / Q516992

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300046142
  • Wd Datuak: Q516992
  • Commonscat Multimedia: Cloaks / Q516992