Gako-izen

Ez nahasi pasahitzarekin.


Bizargorri Operazioa Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunaren inbasioari Alemania Naziak eman zion gako-izena zen.

Gako izena, Klabe izena, Isilpeko kodea[1] edo Kriptonimoa beste kontzeptu bat ezkutuan adierazteko erabiltzen den hitz edo izen bat da. Askotan, klabe izenak eremu militarrean edo espioitzan erabiltzen dira eta mundu horietan du bere jatorria berez. Industrian ere erabiltzen dira isilpean gorde nahi diren proiektuak babesteko, negozio-aurkariak ez ohartarazteko, edo asmakizun berriak hobeto gordetzeko.

Gerretan oso erabiliak izan dira; esaterako Bigarren Mundu Gerran eta Gerra Hotzean alde guztiek erabili zituzten.[2] Guregandik adibide gertua GAL taldearen "X jauna" dugu, hau da, talde parapolizial horren burua zein zen adierazteko erabili zen kriptonimoa. Batzutan klabe izenak badu errealitatearen nolabaitezko lotura, esaterako Basamortuko Ekaitza Operazioa izenak Iraken aurkako gerra operazioa izan zen 1991n.

Armadan horrelako izenak erabiltzeko beste arrazoi bat dago: walkie-talkiez edo irratiz ematen diren komunikaziotan klabe izenen bitartez akats gutxiago sor daitezkeen, mezuak garbiago jaso daitezkeen.

Gako-izen ospetsu batzuk

  • Bizargorri Operazioa Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunaren inbasioari Alemania Naziak eman zion gako-izena zen.
  • Itsas Lehoi Operazioa Alemania naziak Ingalaterra inbaditzeko planaren klabe-hitza izan zen.
  • Manhattan Proiektua Bigarren Mundu Gerran lehen arma nuklearra (bonba atomikoa) garatzeko asmotan AEBek, Erresuma Batuak eta Kanadak zuzendu zuten proiektua izan zen.
  • Blue Star Operazioa 1984ko ekainaren 1etik 10era Indiako segurtasun indarrek egin zuten operazio militar baten gako-izena izan zen, Jarnail Singh Bhindranwale Damdami Taksal buruzagia eta bere jarraitzaileak sikhentzako gunerik santueneko Urrezko Tenpluko eraikinetatik ateratzeko. Indiako Amritsar-en dago, Punjaben.
  • Basamortuko Ekaitza Operazioa izenak Iraken aurkako gerra operazioa izan zen 1991n.

Erreferentziak

  1. https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/gako
  2. Webster, Graham (2013). "History of the British Inter-Services Security Board and the Allocation of Code-Names in the Second World War". Intelligence and National Security. 29 (5): 1–31. doi:10.1080/02684527.2013.846731. S2CID 153643351

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q590490
  • Identifikadoreak
  • BNF: 121277192 (data)
  • GND: 4192758-8
  • LCCN: sh85027645
  • Wd Datuak: Q590490