Gasteizko Eraztun Berdea

Gasteizko Eraztun Berdea
Datu orokorrak
Motahiri-parke
Azalera833 ha
Geografia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaGasteizko kuadrilla
UdalerriaGasteiz

Gasteizko Eraztun Berdea Gasteiz inguruko parke multzoa da. Parke horiek beren artean loturik daude, prestaturiko bideen bitartez.

Historia

Gasteiz inguruko parkeak elkarren artean lotzeko proiektua Ingurugiro Gaietarako Ikastegia udal-erakundeak proposatu zuen 1990eko hamarkadaren hasieran. Proiektu horren xedeak ziren Gasteizko ingurunea berreskuratzea eta aisialdirako eremu berde handia sortzea, lur horiek aski kutsatuta baitzeuden. 1993an, lur horiek oneratzeari ekin zioten.

2005ean, 600.000 bisitari baino gehiago zenbatu zituzten. Gainera, urte berean ere, Dulantzi, Armentia, Olarizu, Salburua, Zabalgana, Atxa-Landaberde (Zadorra) eta Gamarrako parkea oneratuak zeuden, eta gainerakoekin (Zadorrako gune batzuk, Errekaleor eta Lasarteko parkea) lanean ziharduten. Beraz, 963 hektareetatik 527 hektarea oneratuak zeuden.

Eraztun Berdea osatu behar duten parkeak

  • Armentiako parkea
  • Dulantzi ibaiko parkea
  • Gamarrako parkea
  • Errekaleorreko parkea
  • Lasarteko parkea
  • Olarizuko parkea
  • Salburuko parkea
  • Zabalganeko parkea
  • Zadorrako parkea

Informazio gehiago

  • Sortze-urtea: 1993
  • Izango duen azalera: 963 hektarea
  • Ibilbideen luzeera: 47 kilometro, nahiz oinekozko nahiz txirrindularientzat.
  • Salburuko parkea nazioarteko garrantziko hezegune izendatu zuten 2002an, Ramsarko Hitzarmenean; eta Natura 2000 Sarearen barruan sartzea proposatu dute.
  • Zadorra ibaia Natura 2000 Sarean sartzea proposatu dute.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
  • Eraztun Berdeari buruzko informazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5602359
  • Wd Datuak: Q5602359