Glaziar aintzira

Glaziar aintzirak goi mendietako lakuak dira. Aintzira hauek Kuaternarioko izotz-aroko glaziarrek eragindako higaduraren ondorioz sortu ziren. Garai haietan mendietan elur-kantitate handiak zamatu ziren eta haiek higatzeko ahalmen handia zuten[1]

Aragoi aldean glaziar aintzirek iboi izena dute.

Estatu Batuetako eta Kanadako Great Lakes edo "Laku Handiak" munduko jatorri glaziarreko aintzira handienak dira.

Euskal Herriko glaziar aintzira

Mota honetako aintzira bakarra dugu, Ezkaurreko iboia. Dena dela, bere jatorria ez dago oso garbi eta egile batzuen ustez haren jatorria ere karstikoa izan daiteke, agian bi faktore horiek iboi horren sortzaileak izan daitezke.

Erreferentzia zerrenda

  1. Mikel Estonba, 61.or.

Bibliografia

  • Mikel Estonba: Euskal Herriko hezeguneak. Usurbil: Elhuyar, 2002. ISBN:84-95338-31-9.

Ikus, baita ere

  • Iboi

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q211302
  • Commonscat Multimedia: Glacial lakes / Q211302

  • Wd Datuak: Q211302
  • Commonscat Multimedia: Glacial lakes / Q211302