Golkoko itsaslasterra

Golkoko itsaslasterraren ibilbide mapa

Golkoko itsaslasterra[1] Mexikoko golkotik Ozeano Atlantikoaren iparraldera doan itsaslaster beroa da. 100m-ko sakonera eta 1000km-ko zabalera du, 1,8m/s-ko abiadura darama eta bere emaria 80 milioi m³/s-koa da. Dimentsio hauekin energia eroale oso garrantzitsua bilakatzen da Europarentzat.

Itsaslaster honen zirkulazioak Europari dagoen latituderako klima beroa ziurtatzen dio. Gainera, inguru hauetan fauna eta flora ere determinatzen ditu.

Benjamin Franklinen Golkoko itsaslasterraren 1786ko mapa

Itsaslaster guztiak, uraren gatz kontzentrazio ezberdintasunagatik, haizeen zirkulazio globalagatik, lurraren errotazio mugimenduagatik eta poloetako ur tenperatura txikiengatik sortzen dira. 4 faktore hauen ondorioz zirkulazio termohalinoa sortzen da. Golkoko itsaslasterraren norabidea haize zirkulazio globalak determinatzen du, bere norabidea Ipar Atlantikoan ipar-ekialderanzkoa baita, itsaslasterraren berdina.

Itsaslaster hau 1513an aurkitu zuten eta Espainiar Inperioko itsasontziek azkar hasi ziren erabiltzen Karibetik Espainiarako bidaietan. Lehen deskribapen eta mapak 1786an argitaratu zuen Benjamin Franklinek "'Sundry Maritime Observations"' lanean.

Golkoko itsaslasterra eta aldaketa klimatikoa

Nahiz eta frogatu gabeko teoria izan, zientzialari askok diote, berotze globalak poloetako izotza urtzean, ozeanoetako gatz kontzentrazioa txikitu egingo dela. Ondorioz, gaur egun itsaslasterrak mantentzen dituen oreka hautsi daiteke eta ibilbidea aldatu. Honela, Europako klima leuntzen duen korrontea moztuko litzateke eta beroketa globalaren ondorioz Europako klima ez da hozten.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko klima
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoaNorvegia • Poloz haraindikoa
Agulhas • Angola • AntillakAzoreak • Baffin uhartea • BenguelaBrasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaFloridaGinea • Golkoa • Groenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar AtlantikokoaIrminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q130905
  • Commonscat Multimedia: Gulf stream / Q130905

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316598257
  • BNE: XX5252021
  • GND: 4021572-6
  • NDL: 00567579
  • SUDOC: 102364575
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q130905
  • Commonscat Multimedia: Gulf stream / Q130905