Gretchen Walsh
Gretchen Walsh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nashville, 2003ko urtarrilaren 29a (21 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harpeth Hall School (en) Virginiako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Altuera | 185 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Gretchen Walsh (Nashville, Tennessee, 2003ko urtarrilaren 29a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eta zilarrezko bi irabazi zituen.[1]
Ibilbidea
2021ean Alex ahizparekin batera Virginiako Unibertsitatean hasi zen ikasketak egiten eta unibertsitate harekin hasi ziren biak igeriketan lehiatzen[2]. Aurrez 2019ko Gazte mailako Munduko txapelketan, Budapesten urrezko sei domina eskuratu zituen.
2023ko Munduko txapelketa absolutuan hiru domina lortu zituen, urrezkoa 4x100 m medleyan, zilarrezkoa 4x100 m librean eta brontzezkoa 50 m tximeletan.[3]
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan taldekako hiru probatan urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi zituen eta 100 metro tximeletan txapeldunordea izan zen Torri Huske taldekidearen atzetik[1]. 100 metro tximeletako finalaurrekoan errekor olinpikoa ezarri zuen gainera, 55.38 segundo.[4]
Palmaresa
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris ( Frantzia) | 01 ! | 4x100 m medley |
2024 | Paris ( Frantzia) | 01 ! | 4x100 m medley mistoa |
2024 | Paris ( Frantzia) | 02 ! | 100m tximeleta |
2024 | Paris ( Frantzia) | 02 ! | 4x100 m estilo librea |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2023 | Fukuoka ( Japonia) | 01 ! | 4x100 m medley |
2023 | Fukuoka ( Japonia) | 02 ! | 4x100 m estilo librea |
2023 | Fukuoka ( Japonia) | 03 ! | 50 m tximeleta |
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) August 5, Jay James; Am, 2024 6:52. (2024-08-05). UVA’s Gretchen Walsh earns another gold in the 4 x 100 individual medley at the Paris Olympics - Cville Right Now. (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ (Ingelesez) Brandes, Chandler. (2020-01-04). «Gretchen Walsh Joins Sister Alex With Huge Verbal Commitment to Virginia» Swimming World News (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ (Ingelesez) «Gretchen WALSH | Results | World Aquatics Official» World Aquatics (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ (Ingelesez) •. (2024-07-27). «Greenwich's Gretchen Walsh sets new Olympic record in women's 100m butterfly» NBC Connecticut (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
Kanpo estekak
- Datuak: Q109719090