Guaguancó

Guaguancó Kubako Habanan sortutako erritmoa da. Rumbaren barietate bat da, eta afro-kubatar erritual profano batzuen fusioa du. Rumbaren beste barietateak hauek dira: Yambú eta Columbia.[1]

Historia

Guaguancó Habanan 1886an sortu zen, esklabotzaren abolizioarekin batera. Erritmo hau Afrikatik indarrez eramandako pertsonen ondarea da.

XX. mendeko 40. hamarkadan Arsenio Rodríguezek erritmo mota hau zabaldu zuen munduan. 60. hamarkadan New Yorken ezaugarri propioak garatu zituen, beste barietate bat sortuz.[2]

Ezaugarriak

Guaguancó, normalean testu anonimoekin, hiru tumbadurekin interpretatzen da, kaxoi izeneko egurrezko kaxa mota batekin, zotzekin edo eskuekin perkutitua. Perkusio jotzaileekin batera koro bat dago bakarlari bati erantzuten diona. Dantzariek koreografia bat aurkezten dute, non gizona emakumearen atzetik ibiltzen den mugimendu oso erotikoekin. Hasieran uko egiten badio ere, azkenean onartu egiten du. Ekintza horrek gizonak emakumeari egindako "konkista" adierazten du, eta txertoaren izena hartzen du.

Konposizio zaharrenak, "Guaguancó del tiempo de España" izenekoak, Espainiak Kuban zuen aro kolonialaren amaierarekin bat datoz.

Erreferentziak

  1. http://www.ecured.cu/index.php/Guaguanc%C3%B3 Artículo sobre el guaguancó
  2. https://asisebailaoficial.com/que-es-el-guaguanco/[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):"El solar de los 6", Guaguancó.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3322619
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q3322619