Guelfoak eta Gibelinoak

Guelfoen eta Gibelinoen arteko borroka Bolognan, XIV. mendean. Sercambi of Lucca-ren Croniche

Guelfoak eta Gibelinoak (italieraz guelfi y ghibellini) Erdi Aroaren bukaerako talde politiko batzuk izan ziren, Italia eta Alemanian sortutakoak. Izen horiek erabiltzen ziren aita santuren aldekoak (Guelfoak) eta enperadorearen aldekoak (Gibelinoak) izendatzeko, aitasantutzaren eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren artean izan zen borroka luzean. Elkarren etsai ziren bi alemaniar familia ere izendatzen zituzten, Welf edo Guelph etxekoak eta Hohenstaufengoak.

Alemanian etsaigoa Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren garaian hasi zen, eta ez zen bukatu Otto IV.a enperadore hautatu zuten arte. Italian XIII-XV. mendeen artean izan ziren guduak; han nazio osora hedatu zen bi taldeen etsaigoa. Gibelinoak ziren Ezzelino da Romano eta Visconti familiak Milanen; Milan bera Guelfoa zen, eta baita, oro har, Florentzia eta Genoa ere. Cremona, Pisa eta Arezzo nagusiki Gibelinoak ziren. Venezia neutrala izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q187742
  • Commonscat Multimedia: Guelphs and Ghibellines / Q187742

  • Identifikadoreak
  • BNF: 121356619 (data)
  • GND: 4157320-1
  • LCCN: sh85057687
  • SUDOC: 029809401
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q187742
  • Commonscat Multimedia: Guelphs and Ghibellines / Q187742