Haas F1 Team

Haas F1 Team,[1] lehenago Haas Racing Garapenak (edo Haas Formula LLC)[2] bezala ezaguna, 1 Formulako taldea da. Stewart-Haas Racing taldeko jabe berdinarena da. Azken honek NASCAR Sprint Cup Seriesetan parte hartzen du. Gene Haasek berak sortu zuen eta FIAk eta Bernie Ecclestoneek 2014ko apirilean eman zioten baiezkoa. Debuta 2015ean izateko planak bazeuden ere, azkenean 2016ra atzeratu zuten hobeto prestatzeko.[3][4] Haas Racing Developmentsek Kannapolis, Ipar Carolinan,[5] dauka egoitza, NASCAR Sprint Cupeko Stewart-Haas Racingekin batera.

2010ean USF1 taldeak egindako saiakera okerraren ostean[6], eta 1986 denboraldian Haas Lola talde amerikarra desagertu zenetik, lehen talde amerikarra izango zen Haas. Aurretik, 70.hamarkadan, Shadow Racing Cars eta Penske Racing ziren AEBetako errepresentazioa.

Historia

Gene Hass , Haas F1 Teameko lehendakaria.

Haas taldeak Dallara etxe italiarrak diseinatu eta eraikitako txasisa[7] eta Ferrari motorra dauka.[8] Jaguar eta Red Bull Racingeko zuzendari tekniko ohia da zuzendaria; Guenther Steiner.

2015eko irailaren 29an Romain Grosjeanen kontratazioa iragarri zuen taldeak, lehen giradi gisa.[9] 2015eko urriaren 30ean, halaber, bere taldekidea 2015ean Ferrariko proba gidari gisa aritu zen Esteban Gutiérrez izango zela jakin genuen.[10]

2016 denboraldia

Haasek arrituta utzi zuen jende asko FIAren "crash test"a gainditzen lehena izan baitzen. Horrela, denboraldiaurreko lehen probetan parte hartzeko gai izan ziren, Bartzelonan.[11] 1986tik lehen 1 Formulako auto amerikarra izango zena otsailaren 21ean aukeztu zuten.[12]

Emaitzak 1 Formulan

Emaitzak 2016an

Lehen lasterketan puntuetan sartzea lortu zuten auto batekin (Romain Grosjean 6.). Hori gutxi ez eta hurrengo lasterketan bostgarren egitea lortu zuen. Laugarrenean ere puntuetan egotea lortu zuten. Hortik aurrera, denboraldi osoan beste behin sartu ziren puntuetan soilik (Romain Grosjean 7.)

Ikus gainera

  • Stewart-Haas Racing
  • Team Haas (AEB) Ltd.
  • Shadow Racing Cars
  • Penske Racing
  • USF1

Erreferentziak

  1. .
  2. «FIA WMSC statement, Marrakech, 2014-4-11»
  3. «FIA WMSC statement, Marrakech, 11 April 2014»
  4. Noble, Jonathan (2014-4-6)
  5. Doolittle, Dave (2014-4-13)
  6. Beer, Matt (2010-6-24)
  7. Gluck, Jeff (2014-4-14)
  8. «Ferrari anuncia que suministrará sus motores al Haas F1 Team»
  9. García, Miguel Ángel (2015-9-30)
  10. «El mexicano Estéban Gutiérrez, piloto de Haas F1»
  11. Baldwin, Alan (2016-1-8)
  12. «Haas presentó a su primer monoplaza»

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16300222
  • Commonscat Multimedia: Haas F1 Team / Q16300222

  • Identifikadoreak
  • NKC: osa20231197115
  • Wd Datuak: Q16300222
  • Commonscat Multimedia: Haas F1 Team / Q16300222