Hamearis lucina
Hamearis lucina | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Riodinidae |
Generoa | Hamearis |
Espeziea | Hamearis lucina (Linnaeus, 1758) |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Sanjose-lore eta Udaberri-lore usaindun |
Hamearis lucina Riodinidae familiako tximeleta da, Europa osoan bizi dena[1].
Deskribapena
Tximeleta txikia da, arrak 29-31 mm arteko hegal zabalera du eta emea zerbait handiagoa da, 31-34 mm. Xake taula baten itxurako hegalak ditu, hegal marroi.ubelak eta orban laranja ugari, batez ere hegalen kanpoaldera. Azpialdea argiagoa da eta atzeko hegaletan gelaxka zuri nabarmenak agertzen dira.
Bizi zikloa
Tximeletak arrautzak multzo txikitan jartzen ditu elikagai izango duten landareen hostoen azpian. Handik jaiotzen diren beldarrak ia gardenak dira eta ile luzeak dituzte. Hostoen peziolotan gordetzen dira egunez eta gauez ateratzen dira elikatzera. Denborak aurrera egin ahala berde kolorea hartzen dute.
Pupa aldiak bederatzi hilabete irauten ditu eta hilkortasun tasa handia izaten dute, karraskariek eta bareek jaten dituztelako. Tximeleta helduak maiatza eta ekaina artean ikusten dira hegan[2].
Habitata
Bi eremutan aurkitzen da, karezko lurzorua duten zelaietan eta antzinako basoetako argiunetan.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamearis lucina |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Hamearis_lucina |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q1114576
- Multimedia: Hamearis lucina / Q1114576
- Espezieak: Hamearis lucina