Harris Papiroa I

Harris Papiroa I edo Harris Papiro Handia, gair erlijioso eta historikoei buruz papiroan idatzitako egiptoar testu bat da.

XX. dinastian datatua dago, Ramses IV.aren erregealdiaren hasiera inguruan. Tebasetik ekarria, hilobi batean aurkitua izan zen, Deir el-Medinan, eta A. C. Harrisek erosi zuen, 1855ean, ondoren, 1872an, British Museumak erosi zuen, non 1872tik gordeta dagoen, eta EA9999/2 bezala katalogatua.

Papiroan idatzita dagoen aurkitutako eskuizkriburik handiena da, 42 metroko luzerarekin, eta idazkera hieratikoan idatzia dago, bost sekziotan banatzen da, 117 zutabekin, hamabi edo hamairu lerrokoak. Hiru marrazki ditu, Ramses III.a, Tebas Menfis eta Heliopoliseko jainkoen hirukoen aurrean irudikatuz.

Testua

Testuak, erregeak jainkoei eta zenbait hiritako tenpluei, 31 urtetan zehar eginiko dohaintzak deskribatzen dira, jainkoen mesedea lortzeko. Dohaintza zerrendak hartzen du papiroaren zatirik handiena.

Testuaren azken zatian, XX. dinastiako gertaerak kontatzen dira, garaiaren hasierako egoera kaotikoa deskribatuz eta erregearen balentriak loriatuz.

Ramses III.aren heriotza eta bere seme Ramses IV.aren tronuratzearekin amaitzen da, baina ez ditu hareneko konspirazioa, ezta faraoiaren hilketa ere aipatzen.

Erreferentziak

  • Erichsen, W: Der Papyrus Harris I. Bibliotheca Aegpthiaca V. Bruselas, 1933.
  • Schädel: Die Listen des Grossen Papyrus Harris, 1936.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1578003
  • Commonscat Multimedia: Papyrus Harris I / Q1578003

  • Wd Datuak: Q1578003
  • Commonscat Multimedia: Papyrus Harris I / Q1578003