Hegoafrikako miniaturazko zaldi

Hegoafrikako miniaturazko zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Hegoafrika

Hegoafrikako miniaturazko zaldia, (afrikaans: Suid - afrikaanse Miniatuur Perd), Hegoafrikako bertako zaldi arraza modernoa da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Abere bereziki txikiak izanik, zaldi miniatura taldeko arraza bat da.

Shetland poni eta eta tamaina txikiko arabiar zaldien arteko nahasketa bat da. Oraindik nahiko bakana, da. 1989an ofizialki aitortutako arraza da eta egun zabaltzen ari da. Hegoafrikako Miniature Horse Society-k gainbegiratzen du bere garapena.

Arrazaren historia

Egun argazkian agertzen den Ameriketako miniaturazko zaldiekin nahasten dira Hegoafrikakoak arraza garatzeko

Arraza honen jatorria 1945. urtean izan zen. Shetland poniak eta arabiar zaldi txikien arteko gurutzaketen bidez. 1985. urtean Hazleen elkarteak antolatutako Hegoafrikako miniaturazko zaldien lehen erakusketa publikoak, Mr Wynand's atxaldeko Wet at Lindley-n, arrakasta handia izan zuen 1989an, Hegoafrikako miniaturazko zaldia ofizialki onartu zuten bere herrialdean. Hamar urte geroago, arraza honetako 100 eta 1.000 abere artean aurkitzen dira Hegoafrikan. Gaur egun Hegoafrikako miniaturazko zaldia Ameriketako miniaturazko zaldirekin gurutzatuz garatzen ari da.

Arrazaren ezaugarriak

Hegoafrikako miniaturazko zaldia txikia eta orekatua da. Tamaina txikiari buruzko ezaugarri guztiak kenduz gero, tamaina osoko beste arrazen konformazio-proportzio berdinak izango lituzke. Inpresio orokorra abere orekatua izatea da, tamaina edozein izanik. Simetria, indarra, bizkortasuna eta begirada erne. Mugimendua indartsua, naturala eta atletikoa da. Hautaketan arrazari tamaina txikia lehentasuna emanik, beste ezaugarri guztiak zaintzen dira aldi berean.

Onartutako Soin gurutzera gehienezko garaiera 95 cmkoa da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «A Breed Standard is the Standard of perfection we strive for in an ideal Miniature horse.» SA miniatuurd perd (Hegoafrika).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65145634
  • Wd Datuak: Q65145634
  • i
  • e
  • a
Munduko poni arrazak
Euskal Herriko
arrazak
Ordunteko behor • Nafar behoka • Pottoka • Montxino zaldi
Europako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiak
Desagertutako historiaurreko
zaldi arrazak
Desagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)