Herbizida

Herbizidekin tratatutako landareak.

Nekazaritzan, herbizida belarrak galtzeko edo haien hazkundea eragozteko erabiltzen den substantzia kimikoa da.[1] Hazkuntza jakin baterako kaltegarri edo desegokitzat jotzen diren belarrak ezabatu eta horien ugalketa eta hazkuntza eragozketa gai kimikoa da.

Sarri, herbizidek ingurumen arazoak eragiten dituzte, bioaniztasuna erasotuz eta aire, ur eta lurzoruaren araztasuna erasotuz. Herbizidak erabiltzeak poluzioa sor dezake.[2] Adibidez, glifosatoa duten herbizidek erleak hiltzen eta akuiferoak kaltetzen dituzte.[3][4]

Herbizida zabaltzen.

Herbizida selektiboek belar txar espezifikoen espezieak kontrolatzen dituzte, eta nahi den laborea nahiko normal uzten dute. Herbizida ez-selektiboak, bestetik, (batzuetan, produktu komertzialen guztizko herbizidak deitzen dira), berriz, lur baldarrak, industria- eta eraikuntza-lurrak, trenbideak eta trenbideko lubetak garbitzeko erabil daitezke, ukitzen duten landare-material guztia hiltzen baitute.

Herbizidak oro har erabili aurretik, kontrol kulturalak erabiltzen ziren, hala nola lurraren pH-a aldatzea, gazitasuna edo ugalkortasun-mailak, belar txarrak kontrolatzeko.[5] Kontrol mekanikoa (laborantza barne) belar txarrak kontrolatzeko ere erabili zen (eta erabiltzen jarraitzen da).

Herbizida arruntenak

Kimikoak

  • 2,4-D (2,4-diclorofenoxi azido azetiko)
  • Aminopyralid
  • Atrazina
  • Clopyralid
  • Dicamba[6]
  • DL-Fosfinotricina
  • Fluazifop (Fuselade Forte)[7].
  • Fluroxypyr
  • Glifosato. Glifosatoa espektro zabaleko herbizida bat da, landareen aminoazidoen sintesian eragiten duen herbizida.[8] Debekatzeko kanpaina indartsu dago. Dagoeneko Austrian debekatu egin da.[9]
Herbizida batek eragindako erredura kimikoa.
  • Imazapyr
  • Imazapic
  • Imazamox
  • Linuron
  • MCPA (2-metil-4-clorofenoxiacético azido)
  • Metolakloro
  • Metam
  • Paraquat
  • Pendimetalina
  • Picloram
  • Sodio klorato (herrialde batzuetan debekatuta)
  • Triclopyr
  • sulfonilureak: Flazasulfuron eta Metsulfuron-metilo

Organikoak

Nekazaritza ekologikoan erabiltzen dira:[10]

  • Arto-gluten irina
  • Ozpina
  • Baporea
  • Sugarra
  • D-limoneno
  • Ur gazia

Debekatutakoak

Agente laranjaren biktimak Vietnamen.
  • 2,4,5-TAzido triklorofenoxiazetikoa
  • Agente laranja
  • Gasolio eta petrolioaren beste deribatuak

Erreferentziak

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/
  2. https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/herbizida
  3. https://www.elcorreo.com/zurekin/sasitza-kentzeko-herbizida-20180926182547-nt.html
  4. https://www.irunadeoca.com//wp-content/uploads/2018/REVISTAS/87.pdf 7.or.
  5. Encyclopedia of environment and society. Robbins, Paul, 1967-, Sage Publications. Thousand Oaks. 862. or. ISBN 9781452265582. OCLC 228071686.
  6. https://www.ageruo.com/eu/news/weeds-that-may-be-resistant-to-dicamba-make-herbicide-management-critical/
  7. Fluazifop. Herbiguide.com.au.
  8. https://bidasoa.hitza.eus/2020/06/05/erreportajea-glifosatoaren-erabilera-hondarribian/
  9. https://www.argia.eus/albistea/glifosatoa-debekatu-du-austriak-nekazaritza-industrian-oso-erabilia-den-herbizida/inprimatu
  10. https://www.renovablesverdes.com/eu/etxeko-herbizida/

Ikus, gainera

  • Pestizida
  • Biozida

Kanpo estekak

  • [1] Herbizida naturalaren formula irratiko Landaberri saioan.
  • [2] Etxeko herbizidak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q178266
  • Commonscat Multimedia: Herbicides / Q178266

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11932016b (data)
  • GND: 4113887-9
  • LCCN: sh85060342
  • NDL: 00575050
  • NKC: ph120680
  • NARA: 10640860
  • AAT: 300014852
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D006540
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 24527
  • Wd Datuak: Q178266
  • Commonscat Multimedia: Herbicides / Q178266


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.