Herfindahl adierazlea

Ekonomian, Herfindahl adierazlea edo Herfindahl-Hirschmann adierazlea (HHI) merkatu edo sektore ekonomiko bateko banaketaren aniztasunerako neurria da. Honela kalkulatzen da:

H = i = 1 N s i 2 {\displaystyle H=\sum _{i=1}^{N}s_{i}^{2}}

s i {\displaystyle s_{i}} izanik, i-garren enpresaren kuota sektorean ehunekotan edo batekotan.

Zenbat eta txikiagoa izan, aniztasuna handiagoa da, hau da merkatua konpetitiboagoa da, nagusitasuna erakusten duen enpresarik gabe.

Balio minimoa 1 N {\displaystyle {\frac {1}{N}}} da, merkatua neurri berean banatuta dagoenean enpresa ezberdinen artean. Balio maximoa 1 da, enpresa bakar batek merkatu osoa hartzen duenean, monopolio egoeran esaterako.

Adibidea

Demagun bi egoera hauek:

  • A egoera: 8 enpresek %10eko merkatu kuota dute sektore batean. Enpresa batek geratzen den %20ko kuota hartzen du osorik.
  • B egoera: 5 enpresek %10eko merkatu kuota dute eta 2 enpresek %25eko kuota hartzen dute.

Eman ditzagun Herfindahlen adierazleak, ehunekoak hartuz:

  • A egoeran, H H I = 8 × 10 2 + 20 2 = 1200 {\displaystyle HHI=8\times 10^{2}+20^{2}=1200}
  • B egoeran, H H I = 5 × 10 2 + 2 25 2 = 1750 {\displaystyle HHI=5\times 10^{2}+2*25^{2}=1750}

Beraz, adierazle honen arabera sektorea anitzagoa edo konpetitiboagoa da A egoeran.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q370089
  • Wd Datuak: Q370089