Hiru Galietako santutegi federala

Hiru Galietako santutegi federala
Datuak
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Territorial collectivity of France with special statusLyongo Metropolia
Frantziako udalerriLyon
Udalerri barrutia1st arrondissement of Lyon
Koordenatuak45°46′14″N 4°49′50″E / 45.7706°N 4.8306°E / 45.7706; 4.8306
Map
Historia
KulturaGalia Zisalpinoa eta Antzinako Erroma

Hiru Galietako santutegi federala, K.a. 12. urtean Drusok, Lugdunumen, eraikitzeko agindu zuen monumentua da[1].

Augusto enperadoreak Galia lau probintziatan antolatu zuen: hiru inperialak (Galia Lugdunensis, Galia Akitania eta Galia Belgika) eta bat senatoriala (Galianarbonensis). Hiru Galia inperialen hiriburutzat hartu zuten Lugdunum eta han egon ziren gobernadoreak. Abuztuaren 1ean, hirurogei galiar nazioetako ordezkarien urteroko bilera egiten zen Lugdunum-en (Oktaviok Alexandria hartu zueneko urteurrenaren eguna, eta Lugos jaikoaren festa. Lugos Fourvièreko muinoan gurtzen zen eguzki jainkoa zen). Hiru Galietako santutegi federala bilera hura hartzen zuen.

Bileraren izaera eta funtzioa

Bilera horretan, 60 edo 64 ordezkari bildu ziren, eta horiek “Galietako Kontseilua” (concilium Galliarum) izeneko batzar garrantzitsu bat egiten zuten. Ordezkari horiek hiri bakoitzeko senatuak aukeratuak ziren, merezimenduzko galo-erromatar aristokraziako kideen artean.

Galietako kontseiluak eginkizun erlijioso bat zuen: Inperioaren jainkoak gurtzea, Erroma eta Augusto, eta urtero potentzia babeslearekiko leialtasuna berritzea. Erlijio ospakizun horien baitan, sakrifizioak, prozesioak, jokoak, elokuentzia eta poesia lehiaketak egiten ziren.

Eginkizun administratibo eta politikoa ere bazuen. Galietako Kontseilua enperadorearekin zuzenean komunikatzen zen, galiar herrietako botoak eta kexak bidaltzen baitzizkion. Kontseilu hori, batzuetan, enperadorearekin adiskidetasunezko konponbidea negoziatzen saiatzen zen[2].

Urteko bilera hori Galietako hiri guztien batasun-sentimenduaren lehen ikurra da. “Nolabait, galiarrek bazekiten ahots batu batez hitz egiten, baina onartu behar da unitate-faktore horrek oso txikia izaten jarraitzen zuela”[2].

Apaizak (sacerdotes)

Santutegi federaleko lehen apaizak (sacerdotes) ezagutzen dira: Caius Julius Vercondaridubnus, K.a. 12ko abuztuaren 1ean izendatua[3], eta ondoren, Cadurque M. Lucterius Simplanus eta Caius Julius Rufus, santoni-en herrikoa[4].

Santutegia

Reconstitution de l'Autel des Gaules selon les médailles romaines, d'après François Artaud (dans Discours sur les médailles d'Auguste et de Tibère, au revers de l'autel de Lyon, 1820)
Galietako aldarea domina erromatarren arabera berreraikitzea (François Artaud, 1820)

Liongo La Croix-Rousse muinoaren hegalean zegoen santutegia erabat suntsituta dago gaur egun. Baina testuei eta txanponetako irudiei esker, zati nagusia berreraiki daiteke, Galietako aldarea. Estrabon geografoak honela deskribatu zuen: "Hor ikusten da tenplu edo eraikin sakratu hori, Galiako herri guztien omenaldi kolektiboa, Zesar Augustoren ohorez egina: hiriaren aurrean jartzen da, bi ibaik bat egiten duten tokian, eta aldare handi batek eta areto edo santutegi handi batek osatzen dute. Aldarean hirurogei herrien izenak inskribatuta dauden, eta beste hirurogei estatua daude, bakoitzak herri bat ordezkatzen duela eta herri batenak dira.[5]

Monumentu-aldarea, 12. urtean Erromari eta Augustori eskainia, eta 50 m-ko luzera duen oinarria marmolezkoak dira. Alboan doriar estiloko kapitelekin bukatutako bi zutabeak altxa ziren, Egiptoko sienitaz eginak. Eta horien gainean, zutik, garaipena irudikatzen duten bi hegaldun emakumezkoen estatuak, urre koloreko brontzez eginak, eskuetan palmak eta urrezko koro bana daukate. Litekeena da koloma horiek XI. mendean berreskuratu izana eta bitan zerratu izana, Ainayko San Martin basilikako transeptuan dauden zutabe moduan jartzeko. Kupulari eusten diotenak dira eta gaur egun oraindik ikus daitezke[6].

Santutegi horretan jarri ziren, halaber, Klaudioren Taulak (Liongo taulak ere izendatua). Brontzezko plaka bat da (2,50 x 1,93 m-koa), idatzita. Plaka horretan, Klaudio enperadorearen diskurtsoa grabatu zen, K.o. 48an emana. Diskurtso horretan esaten zuen enperadoreak, handik aurrera, nazio galiarretako buruek erromatar magistraturetarako aukeratuak izateko aukera eta Erromako senatari izateko eskubidea izango zutela, galiarrek Inperioan integratzeko urrats erabakigarria izan zena. Tazito historialariaren testu batek diskurtso hori ere aipatzen du. Brontzezko taula horren beheko aldea, bi zatitan, 1528an aurkitu ziren, hiru Galietako santutegi federala zegoen lekuan, XVI. mendean zegoen mahastian. Lyongo zibilizazio galo-erromatarraren museoan gordetzen dira zati horiek.

Proposamen berria

2006. urtean egindako zundaketa arkeologiko batek zalantzan jarri du santutegia Burdeau kalearen beheko aldearen eta Tables-Claudiennes kalearen goiko aldearen artean zegoela, Croix-Rousse muinoaren hegoaldeko isurialdearen behealdean.

Auziaren azterketa berri batek beste hipotesi bat proposatu du santutegia berregiteko. Proposamen horrek santutegiaren sarrera Burdeau eta Pouteau kaleen elkargunean zegoela defendatu du eta aldarea muinoaren gailurrean kokatuko zen. Biak arrapala batzuez elkartuta daude, Montée de la Grande-Côte eta Montée Saint-Sébastien kaleen artean, eta oraindik ere ikusgai daude kalearen egungo trazaduran.

Proposamen berri honen desabantaila da ez dituela kontuan hartzen aztarna arkeologiko guztiak. Armand Desbatek baztertu egiten du, eta aurreko hipotesiari eusten dio[7].

Anfiteatroa

Hiru Galietako anfiteatroa

Hiru Galietako santutegi federalaren zelaigunean eraiki zuten Tiberio agintean zegoenean, «Galietako Kontseilua» hartzeko. Monumentua anfiteatro bihurtu zen Hadrianoren agintaldian, eta 20.000 ikusle hartu zitzakeen.

Lyongo "martirien gunea" izan zen, Blandina eta Potino Lyongoa tormentua jaso zuten lekua, 177an. Hondarraren erdian jarri zen egur-zutoin batek gertaera hori gogorarazten du Joan Paulo II.ak Lyon bisitatu zuenetik (1986) .

Hiru Galietako santutegi federala literaturan

Christian Goudineauk, Le Voyage de Marcus: les tribulations d'un jeune garçon en Gaule romaine, argitaratu zuen 2000. urtean[8]. Liburu horretan, ume batek bere aita lagunduko du Lionera. Aita Akitaniako magistratua da eta Lionen (Lugdunumen) Enperadorearen Gurtzako apaiza izateko aukerak ditu. Bidai horretan, garai hartako hainbat hiri eta herri ezagutuko ditu.

Oharrak

Erreferentziak

  1. Turcan, Robert. (1991). «Un bimillénaire méconnu : l'assemblée des trois Gaules» Comptes rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres 135 (4): 733–742.  doi:10.3406/crai.1991.15042. (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  2. a b Bruno Dumézil, 2013. Des Gaulois aux Carolingiens. Paris, Presses Universitaires de France, «Une histoire personnelle de ...», 38 or.
  3. Floro: Periochae, 139
  4. (Frantsesez) Goudineau, Christian. (2007). La Gaule de la mort de César à celle de Néron » in Regard sur la Gaule. Éditions Babel, 377-378 or. ISBN 9782742769247..
  5. Estrabon, Geografia, III. liburua, 3, 2
  6. (Frantsesez) Audin, Amable; Quoniam, Quoniam. (1962). «Victoires et colonnes de l'autel fédéral des Trois Gaules : données nouvelles» Gallia 20 (1): 103-116..
  7. Desbat, Armand. (2016-11-01). «Le sanctuaire des trois Gaules et la question du forum provincial» Revue archéologique de l’Est (65): 303–323. ISSN 1266-7706..
  8. (Frantsesez) Goudineau, Christian; Golvin, Jean-Claude. (2000). Le voyage de Marcus : les tribulations d'un jeune garçon en Gaule Romaine. Paris: Errance ISBN 9782742730391..

Bibliografia

  • Anne-Catherine Le Mer eta Claire Chomer, 2007. Carte archéologique de la Gaule 69/2: Lyion. Académie des inscriptions et belles-lettres, Paris, Éditions de la Maison des sciences de l'homme, 1. arg., 884 or. (ISBN 978-2-87754-099-5).
  • Fellague, Djamila. (2016). «https://journals.openedition.org/rae/8792» Revue archéologique de l'Est 65188.
  • Goethert, Klaus-Peter. (2009). «Un autel pour Rome et Auguste à Trèves. Une copie de l'autel de Lyon» Monuments et mémoires de la Fondation Eugène Piot 88: 83-92..
  • Daniel Frascone, 2011. «Une nouvelle hypothèse sur le sanctuaire des Trois Gaules à Lyon», Revue archéologique de l’Est, 60. lib.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5278
  • Commonscat Multimedia: Sanctuaire fédéral des Trois Gaules / Q5278

  • Wd Datuak: Q5278
  • Commonscat Multimedia: Sanctuaire fédéral des Trois Gaules / Q5278