Huma Abedin

Huma Abedin

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKalamazoo (Michigan), 1976ko uztailaren 28a (47 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaSyed Zainul Abedin
AmaSaleha Mahmood Abedin
Ezkontidea(k)Anthony Weiner (en) Itzuli  (2010eko uztailaren 10a -  2017ko iraila)
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm5486628 Twitter: HumaAbedin Edit the value on Wikidata

Huma Mahmood Abedin (Kalamazoo, Michigan, 1976ko uztailaren 28a) estatubatuar aholkulari politikoa da. Hillary Clintonen laguntzaile pertsonala izan zen 2008ko primario demokratikoetarako kanpainan, eta Hilllary Clinton Barack Obama presidentearen agintaldian Estatu Batuetako Estatu Idazkari izan zelarik, haren kabineye buru izan zen. Baita 2016ko primario demokratikoetan, Hillary Clintonen kanpainako zuzendariorde izan zen.

Biografia

Indiar jatorri musulmaneko gurasoak ditu, Saudi Arabian hazi zutenak umetan Huma. Syed Abedin (1928–1993), irakasle izan zuen Saudi Arabiako King Abdulaziz Unibertsitatean 1970eko hamarkadaren hasieran. Bere ama, Saleha Mahmood Abedin, Pakistangoa jatorriz, Jedda hiriko Dar Al-Hekma fakultateko soziologia irakaslea da. Huma Abedinek bi urte zituela hamilia Michigan-etik Saudi Arabiako Jeddara joan zen eta han Gutxiengo Musulmanen Gaietarako Institutua sortu zuen amak, Journal of Muslim Minority Affairs aldizkaria argitaratu zuen think tank bat. Aldizkari honetao zuzendaria Humaren aita izan zen, eta kritikak jaso izan zituen Hamasekin eta Anaia Musulmanekin lotutako erakundeekin tratuak izateagatik. Aita 1993an hil zenean, Humaren amak hartu zuen aldizkariko editoretza; gero, 1996an, Huma Abedinek berak, eta honengandik bere ahizpa Hebak 2008an.

Huma Abedin 18 urterekin itzuli zen Estatu Batuetara, George-Washington Unibertsitatean ikasketak jarraitzeko. 19 urterekin, praktikak egin zituen Etxe Zurian, Hillary Clinton lehen dama zerbitzatuz [1] [2] . Harrezkero oso gertukoa izan zaio Hillaryri, honen «bigarren alaba» gisa aurkeztu izan dute hedabideek [1] .

2021ean, bere memoriak argitaratu zituen, Both/And : : A Life in Many Worlds (Simon & Schuster). Hillary Clinton-ekin batera egin zuen liburuaren sustapena [3] .

Bizitza pribatua

2010ean ezkondu zen Anthony Weiner New Yorkeko ordezkari demokrata eta alkategaiarekin [4]. Weiner zenbait sexu eskandalutan egon da inplikatua, bereziki sexting praktikak (eduki sexualeko mezu trukeak) ezagutu izan zaizkio. Weinerren halako joerak publiko egin ondoren ere, Huma Abedinek jarraitu zuen berarekin, baina beste bi alditan ere azaleratu ziren kontuak, eta dibortzioa eskatu zuen Abedinek 2016an, elkarrekin 2011tik zuten semearen zaintza osoa eskatuz[1] .

2022ko uztailaz geroztik, ezaguna da harremana duela Bradley Cooper aktore estatubatuarrarekin [5] .

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Huma Abedin» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-29 data duen 195684434 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c William D. Cohan, « L'autre fille de Hillary », Vanity Fair, mai 2016, pages 136-143.
  2. Olivier O'Mahony, « Portrait - Huma Abedin », Paris Match, semaine du 4 au 11 mai 2016, pages 96-97.
  3. Maurin Picard. (6-7 novembre 2021). «Huma Abedin, celle par qui la défaire arriva ?» Le Figaro: 8...
  4. Adam Dickter, « For The Love Of Huma », The Jewish Week [], 22 juillet 2009.
  5. Bradley Cooper : une nouvelle femme partage sa vie - Elle. 2022-07-13..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q469222
  • Commonscat Multimedia: Huma Abedin / Q469222

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3347147907506279210008
  • LCCN: no2016146801
  • Wd Datuak: Q469222
  • Commonscat Multimedia: Huma Abedin / Q469222