Iban Mayoz
Iban Mayoz | |
---|---|
(2008) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1981eko irailaren 30a (42 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Donostia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 62 kilogramo |
Altuera | 172 zentimetro |
Iban Mayoz Etxeberria (Donostia, 1981eko irailaren 30a - ) euskal txirrindularia da. 2004an txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Relax-Fuenlabrada taldearekin. Umea zela, Urrestillan bizi zen.
Kirol ibilbidea
Iban Mayozek 2004an hasi zuen bere ibilbide profesionala Relax-Bodysol taldean eta 2005ean Relax-Fuenlabradarekin fitxatu zen. 2006an Euskaltel-Euskadi ProTour taldeak kontratatu zuen eta 2006ko Italiako Giroan parte hartu zuen talde honekin.
2007. urtearen amaieran, Euskaltelek ez zion kontratua berritu eta Karpin Galicia taldean sartu zen. 2008. urtean, Andaluziako Itzulian (8.) eta Errioxako Itzulian (9.) ohorezko postuak lortu zituen eta Euskal Herriko Itzuliko tarteko helmugen saria eskuratu zuen.
2010ean Footon-Servetto ProTour taldean sartu zen eta urte horretako Italiako Giroan 22. postuan amaitu zen. Frantziako Tourrean parte hartzen ari zelarik, hiru saihets hautsi zituen erorketa batean eta lasterketa utzi behar izan zuen.
Palmaresa
2000
- 3. Itsasondoko Sarian
- 3. Gurutze Deuna Sarian
2002
- Sollube Zirkuitua
- 2. Oñati Sarian
2008
- 8. Andaluziako Itzulian
- 9. Errioxako Itzulian
- Euskal Herriko Itzuliko tarteko helmugen sailkapena
- Euskal Bizikletako tarteko helmugen sailkapena
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Itzuli Handia | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 128. | — | — | UT | 22. | |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | — | — | UT | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | 39. | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Taldeak
Urtea | Taldea |
---|---|
2004-2005 | Relax-Fuenlabrada |
2006-2007 | Euskaltel-Euskadi |
2008-2009 | Xacobeo Galicia |
2010 | Footon-Servetto |
Kanpo estekak
- Datuak: Q708832
- Multimedia: Iban Mayoz / Q708832
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |