Ilunabar

Argizagi bat, eta, bereziki, eguzkia, ilunabarrean dago, zeruertzaren planoa igaro eta hemisferio ikusgarritik, ikustezinera pasatzen denean. Hau da, bere altuera hutsa denean, positibotik negatibora pasatuz. Eguzkiaren kasuan, horrek, egunaren amaiera adierazten du. Kontrakoa egunsentia da.

Izar zirkunpolarrek ez dute ilunabar edo egunsentirik.

  • Ilunabarra Kontxako badian, Donostia.
    Ilunabarra Kontxako badian, Donostia.
  • Ilunabarra Atturriren barran, Angelu.
    Ilunabarra Atturriren barran, Angelu.

Udaberrian eta udan iparraldeko hemisferiorako, mendebaldea eta iparraldearen artean sartzen da (deklinazio positiboa); udazken eta neguan, mendebaldea eta hegoaldearen artean (deklinazio negatiboa). Aldi berean, hegoaldeko hemisferioarentzako, udazkena eta negua da (sartzea mendebaldea eta iparraldearen artean) edo udaberria eta gaua (sartzea mendebaldea eta hegoaldearen artean).

Atmosferak eguzki izpiak errefraktatzeak eragiten du argia ikusi ahal izana ilunabarraren ondoren: arratsaldeko egunsentia. Errefrakzio horrek, eguna luzatu eta gaua laburtzen du.

Ordu angelua

Eguerditik neurtua, ilunabarra, ϕ {\displaystyle \phi \,} ordu angelu bategatik bereizten da, non:

cos ϕ = tan λ tan δ {\displaystyle \cos {\phi }=-\tan {\lambda }\tan {\delta }\,}

λ {\displaystyle \lambda \,} , tokiaren latitudea izanik eta δ {\displaystyle \delta \,} , eguzkiaren deklinazioa.

Egunsentia, ϕ {\displaystyle \phi \,} ordu angelu batean gertatzen da.


  • i
  • e
  • a
Egunaren zatiak
Egunsentia Taritarin (Venezuela)
Egunsentia – Krepuskulua – Eguzki-irteera  • Goiza  • Eguerdia  • Arratsaldea  • Eguzki-sarrera – Krepuskulua – Ilunabarra  • Gaua  • Gauerdia
Ilunabarra Knysnan (Hego Afrika)