Ipar Amerikako plaka

     Ipar Amerikako plaka, marroi argiz margotuta, plaka tektonikoen mapa honen goialdean.

Ipar Amerikako plaka ia Ipar Amerika osoa, Groenlandia, Bahamak, Kuba eta Siberiaren, Islandiaren eta Japoniaren zati bat hartzen dituen plaka tektonikoa da. Ekialderantz, Erdialdeko Atlantikoko dortsaleraino iristen da; mendebalderantz, berriz, Siberiako ekialdean dagoen Chersky mendilerroraino.

Ondorengo plaka hauek ditu mugakide:

  • Iparraldean: Eurasiako plaka
  • Hegoaldean: Cocosko plaka, Karibeko plaka eta Hego Amerikako plaka.
  • Mendebaldean: Ozeano Bareko plaka
  • Ekialdean: Eurasiako plaka eta Afrikako plaka.

Plaka hau beste bi plaka «irensten» ari da subdukzioz: Kula plaka eta Farallon plaka. Azken hori Jurasikotik ari da hondoratzen, eta Ipar Amerikako plakaren mendebaldeko zati handi bat hartzen zuen. Hura hondoratzen hasi zenean, Pazifikoko plaka eta Ipar Amerikako plaka kontaktuan jarri ziren, eta halaxe sortu zen, besteak beste, San Andres faila. Juan de Fuca plaka, Nazcako plaka eta Cocosko plaka Farallon plakaren hondarrak dira.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q220305
  • Commonscat Multimedia: North American tectonic plate / Q220305

  • Wd Datuak: Q220305
  • Commonscat Multimedia: North American tectonic plate / Q220305