Iriomote-Ishigaki Parke Nazionala
Iriomote-Ishigaki Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Omoto (en) |
Mota | national parks of Japan (en) |
Azalera | 406,58 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 24°19′N 123°53′E / 24.32°N 123.88°E / 24.32; 123.88 |
Kokapena | Yaeyama Uharteak |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Okinawa |
Japoniako hiria | Ishigaki |
Iriomote-Ishigaki Parke Nazionala (japonieraz: 西表石垣国立公園, Iriomote-Ishigaki Kokuritsu Kōen?) Japonia hegoaldeko Okinawa prefeturan dagoen parke nazionala da, Yaeyama uharteetan kokaturik dagoena.
Historia
Parkea 1972ko maiatzaren 15ean ezarri zen. Hasiera batean Iriomote, Kohama, Kuro eta Taketomi uharteak hartzen zituen baina 2007ko abuztuak zabaldu eta Ishigaki uhartea ere barneratu zen.
Fauna
Iriomoteko katua da denetan aipagarriena. Prionailurus bengalensis katuaren aldaera bat da. 2008ko ikerketa baten arabera 250 baino gutxiago daude.
Iruditegia
- Iriomotako hondartza bat.
- Iriomote.
- Barasuko duna (Taketomi).
- Kabira Badia (Ishigaki).
- Iriomoteko katua.
Kanpo estekak
- Datuak: Q703967
- Multimedia: Iriomote-Ishigaki National Park / Q703967