Isidoro Fagoaga

Isidoro Fagoaga

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBera, 1893ko apirilaren 4a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1976ko martxoaren 16a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, poeta, abeslaria, musikaria eta musicographer (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa

Discogs: 7058442 Edit the value on Wikidata

Isidoro Fagoaga Larratxe (Bera, Nafarroa, 1893ko apirilaren 4a - Donostia, Gipuzkoa, 1976ko martxoaren 16a) nafar opera-abeslaria eta idazlea izan zen.

Biografia

Berako Ilekueta auzoko Agramontea etxean sortu zen. Hamalau urterekin, Argentinara joan zen, han bizi zen osabarengana. Florencio Constantino eta Titta Ruffo abeslariak ezagutu zituen Buenos Airesen, eta, haien eskutik, Italiara joateko urratsa egin zuen.[1] Lehen Mundu Gerran etxera itzuli baina 1920 inguruan egin zuen debuta Napolin, Antonio Paoli eta Julian Gaiarre nafarren "laguntza"rekin.[2]

Tenor bikaina izan zen, haren izen handia mundu osora zabaldu zen eta Wagnerren operetako abeslari nagusia izan zen. 1936. urteaz geroztik idazteari ekin zion, eta Gernika nahiz Eusko Jakintza aldizkariak bultzatu zituen Buenos Airesen. Gaztelaniaz idatzi zuen eta Euskal Herriko gaiak jorratu zituen nagusiki.

1937an, Gernikako bonbardaketa zela eta, Italia eta antzokia bazter uztea erabaki zuen, eta, Ipar Euskal Herrira mugitu zenean, atxilo hartu eta Gurseko kontzentrazio esparrura eraman zuten. Handik atera eta Donibane Lohizunen eta Argentinan erbesteratu zen.[3] Donibane Lohizunen Rafael Pikabea kazetariak Gernika aldizkaria sortu zuen eta Fagoaga lehen unetik ekimenaren kolaboratzailea izan zen. Pikabea hil ondoren Fagoagak hartu zuen aldizkariarekin jarraitzeko ardura. Behin Argentinan, handik jarraituko du aldizkariaren lanarekin 1953 arte. Isidoro Fagoaga zuzendariaren poltsikotik ateratako sosei esker bizi izan zen Gernika aldizkaria azken urteetan, independentzia ideologikoak sostengu ekonomikoa behar zuen eta.[4]

1964an Euskal Herrira itzuli zen, Donostiara. Gipuzkoako hiriburuan hil zen 1976an.[5]

  • Berako Agramonte etxean jaio zen, Ilekueta auzoan.

Lanak

  • Pedro Garat, el Orfeo de Francia. Buenos Aires: Ekin, 1948, 277 or.
  • Domingo Garat, el defensor del Biltzar. Buenos Aires: Ekin, 1951, 242 or. Frantsesez: Dominque Garat. Le défenseur du Biltzar. Inprimerie Darracq, Baiona, 1970-1972. Euskaraz: Domiku Garat. Biltzarraren defentzaille. Bilbo: Gero, Euskal Liburuak, Mensajero Argitaletxea, 1979.
  • Retablo vasco: Huarte, Ravel, Paoli, Gayarre, Eslava. Zarautz: Itxaropena, 1959, 203 or.
  • Unamuno a orillas del Bidasoa y otros ensayos. Donostia: Auñamendi Argitaletxea, 1964, 194 or.
  • Los poetas y el País Vasco. Donostia: SGEP, 1969, 184 or.
  • El teatro por dentro. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1971, 271 or.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Elizondo, Edurne. (2017-04-17). «Bonbek isildu zuten tenorra» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Amatiño. «Paoli tenore puertoricarra edota Irulegi espiritista nafarra» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  3. Román, Montse. (2007-10-7). «El tesoro de 'Sigfrido' Fagoaga» El Diario Vasco.
  4. Aizpurua, Eneko. (2020). Bidasoan gora. ISBN 978-84-1360-000-0. PMC 1258411699. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
  5. https://www.hamaikabide.eus/biografias/

Ikus, gainera

  • Gernika

Bibliografia

  • Eduardo Arnosi: "Isidoro Fagoaga", The Record Collector. A magazine for collectors of recorded vocal art, Ipswich Suffolk, 60-73 or.
  • Miguel Pelay Orozco: "Isidoro Fagoaga y el amor al país". Todos los caminos son válidos. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 1978, 79-92 or.
  • Juan Thalamas Labandibar: "Isidoro Fagoaga Larrache. Una vida señera de artista y de escritor". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, XXXII urtea, 3. eta 4. koadernoak, Donostia, 1976, 343-413 or.
  • Ortiz de Pinedo, A. (2009). Humanismoaren ideia Gerra Zibilaren ostean. Eusko Ikaskuntzaren beka batek sustaturiko lana
  • Gernika aldizkariko euskal literatura: ppta
  • Ortiz de Pinedo, A. (2009). Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean (1945-53) Zornotza. Erroteta. Liburuaren azala.
  • Ortiz de Pinedo, A. (2009). Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean 1945-1953. Zornotza. Erroteta.[Betiko hautsitako esteka]
  • Ortiz de Pinedo, A. (2010). Gernika aldizkaria eta euskal literatura I: aldizkaria. Euskonews.
  • Ortiz de Pinedo, A. (2010). Gernika aldizkaria eta euskal literatura II: literatura. Euskonews.
  • Martin Ugalde: "Isidoro de Fagoaga". Hablando con los vascos. Bartzelona: Ariel, 1974, 146-178 or.
  • Jose Ramon Zabala: "Isidoro de Fagoaga. La soledad del humanista". Sesenta años después. Euskal Erbestearen kultura, II liburukia, Xabier Apaolaza, Jose Angel Ascunce eta Iratxe Momoitio, Donostia, 2000, 91-114.or.

Ikus, gainera

  • Bidasoan gora liburua

Kanpo estekak

  • Isidoro_Fagoaga_Erakusketa_eus Vmeo, Jon Abril, 2017
  • Fagoagaren grabazio historikoak Youtuben.
  • (Gaztelaniaz) Isidoro Fagoagaren biografia Jose Ramon Zabala Agirrek idatzita.
  • (Ingelesez) ISIDORO FAGOAGA: the complete recordings (records from the Richard Bebb collection) Youtube, Opera nostalgia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259823
  • Commonscat Multimedia: Isidoro Fagoaga / Q12259823

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 266615824
  • ISNI: 0000000109723158
  • BNE: XX920625
  • BNF: 163496512 (data)
  • GND: 132383136
  • LCCN: n81085605
  • SUDOC: 083070540
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 64808
  • Lur: 02114/eu_f_0036/f0036
  • Wd Datuak: Q12259823
  • Commonscat Multimedia: Isidoro Fagoaga / Q12259823