Issos

Issos, egungo Turkiako Hatay probintziako barne mendien eta kostaldearen artean dagoen toki estuan dago.

Issos (antzinako grezieraz: Ἱσσός edo Ἱσσοί; latinez: Issus), Ziliziako antzinako hiri bat da, egungo Iskenderun edo Alexandretatik gertu, Pinaro ibaiaren bi alboetan hedatzen den kostaldeko lautadan kokatua, Hatay probintzian, Siriako mugatik gertu. Bertan, antzinatea eta Goi Erdi Aroaren artean, gutxienez hiru gudu gertatu zirelako da ezaguna, horietako bakoitza, bere garaian, Issosko gudua deitu zelarik.

  • Issosko gudua: Lehena, non Alexandro Handiak, Dario III.a Pertsiakoa garaitu zuen. Gudu hau, batzuetan, Issosko lehen gudua bezala ezagutzen da, baina soilik Issosko gudua izenarekin ezagunagoa da, inguru hartako historia politikoan, Alexandro Handiak Persiar Inperioa garaitu eta konkistatu izanak izan zuen eraginaren ondorioz.
  • Issosko gudua (194) edo Issosko bigarren gudua, non Septimio Severoren eta Peszenio Nigerren tropen arteko borroka gertatu zen.
  • Issosko gudua (622) edo Issosko hirugarren gudua, Bizantziar Inperioa eta Sasanidar Inperioaren artean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1360503
  • Commonscat Multimedia: Issos / Q1360503

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 239583674
  • GND: 4291321-4
  • NKC: ge783753
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 23587
  • Wd Datuak: Q1360503
  • Commonscat Multimedia: Issos / Q1360503
36°50′18″N 36°09′52″E / 36.83833°N 36.16444°E / 36.83833; 36.16444