Itsas zuzenbide

Itsas zuzenbidea itsasbideen, uraren, itsasoko baliabideen jabegoa, salbamendua, eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen legeen bilduma da. 1983an, munduko 117 naziok onartu zuten.

Lege horren arabera nazio baten itsasertzetik 12 milia bitarteko itsaso partea nazio horren esku gelditzen da, eta bertatik igarotzeko baimena behar dute beste nazioetako itsasontziek eta hegazkinek; 12 milia horietatik harago edozein naziotako itsasontziak eta hegazkinak ibil daitezke.

Nazio bakoitzak bere itsasertzetik 200 milia bitarteko itsas baliabideak ustiatzeko eskubide esklusiboa du (mea baliabideak izan ezik, horiek munduko nazio guztien ondasunak baitira), non eta beste estatu batzuekin hitzarmenetara heltzen ez den, kasu horretan arrantzarako kuota batzuk ezarriz. Bi nazioren arteko itsas tartea 400 miliatik beherakoa denean elkarren artean erabaki behar dute nola banatu tarte hori. Lege hori onartu zuten nazio handienak Sobiet Batasuna eta Frantzia izan ziren; beste nazio aurreratu eta industrializatu askok ez zuten onartu.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1088099
  • Identifikadoreak
  • BNE: XX526911
  • BNF: 11974248t (data)
  • GND: 4132788-3
  • LCCN: sh97008889
  • NKC: ph168249
  • NARA: 10637040
  • Wd Datuak: Q1088099


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.