Itza (udalerria)

Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; zendea edo kontzejua gaitzat duena beste hau da: «Itza»
Itza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Saratsate

Bandera

Itzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Iza <> Itza[1]
AlkateaJosé Antonio Vázquez Rodríguez
(IMI, indep.)
Posta kodea31892
INE kodea31131
Herritarraitzatar
Geografia
Koordenatuak42°52′57″N 1°46′03″W / 42.8825°N 1.7675°W / 42.8825; -1.7675
Azalera52,03 km²
Garaiera490 metro
Demografia
Biztanleria1.330 (2023:  2)
alt_left 569 (%42,8)(2019) (%50,1) 666 alt_right
Dentsitatea25,56 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 27,16
Ugalkortasuna[2]‰ 46,51
Ekonomia
Jarduera[2]% 80,25 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 7,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 17,30 (2018: %8,72)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.cendeadeiza.com

Itza[4] ([its̻a]) edo Itza-Gulibar Nafarroa Garaiko erdialde-iparraldeko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. 1942an eratu zen, lehengo Itza Zendea eta Gulibarra batu zirelarik, Nafarroako Diputazioaren erabakiz. Arrazoi demografiko eta administratiboetan oinarritu zen ebazpen hori, geografiaz eta kulturaz oso ezberdinak ziren arren. 52,03 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.156 biztanle zituen 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor-bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Itza Zendea Iruñeko merindadeko udalerria da, Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 20 bat kilometrora kokatua, Iruñerriko metropoli eremuaren ekialdean.

Imotzekin egiten du muga iparraldean, Irurtzun, Arakil eta Ollaranekin mendebaldean, Txulapain eta Berriobeitirekin mendebaldean, eta Oltza zendea eta Orkoienekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Itza Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldeko mugan dago, Sakana eta Iruñerriaren arteko gunean. Inguruko udalerriek bezala, klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko trantsiziozko klima azpimediterraneoa da nagusi. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak dira, Iruñean baino zertxobait ugariagoak. Tenperatura 13-14 gradu artekoa da.

Udak lehorrak izaten dira, eta prezipitazio gehienak ekaitz moduan jausten dira, urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena dira. Neguan hamar bat egunetan elurra egiten du.

Herriak

Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Aginaga, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Eritze (herriburua), Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa, Saratsate, Zia eta Zuasti.

Demografia

1942an lehengo Itza Zendea eta Gulibarrak batu ziren, baina hala ere ia XX. mende osoan zehar izandako populazio beherakadak ez zuen etenik izan 1980ko hamarkadara arte. Ordutik biztanle kopurua hazten ari da eta 2011n 1.135 laguneko populazioa izatera iritsi zen Itza.

Itzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 28 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 3,09 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Harlangaitzez egindako eraikuntza da, egurrezko egitura, eta bi fatxadetan, inguruko eraikinek duten estilo bera dauka. Kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. XX. mendearen amaieran, eraikina zaharberritzeko proiektu bat aurkeztu zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: San Andres kalea z/g (Eritze kontzejua)

Udal hauteskundeak

1999tik 2011ra Itzako alkatea Grupo Independiente de Iza (GII) taldeko María Socorro Pérez Ollo Eritzeko auzokidea izan da. 2007an taldeak lau zinegotzi eskuratu zituen, eta, hortaz, gehiengo osoa udaletxean. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %2,11) eta boto zuriak 10 (%1,80). Abstentzioa %27,67koa izan zen.

Itzako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Grupo Independiente de Iza (GII) 289 4
Nafarroa Bai 135 2
Ciudadanos del Valle (CV) 122 1

2011n hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zuten zinegotzi kopurua: Itza Herriko Independenteak[5] (IHI edo Independientes Municipio de Iza (IMI, 5), Ciudadanos del Valle (CV, 3), NaBai 2011 (1) eta PSN (0). IHIko José Antonio Vázquez Rodríguez Itzako auzokidea[6] alkate aukeratu zuten.

Itzako Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
IMI 319 5
CV 178 3
NaBai 2011 76 1
PSN 13 0

Alkateak

Hauek izan dira Itzako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
Maria Socorro Perez Ollo 1999 2003 Grupo Independiente de Iza
Maria Socorro Perez Ollo 2003 2007 Grupo Independiente de Iza
Maria Socorro Perez Ollo 2007 2011 Grupo Independiente de Iza
Jose Antonio Vazquez Rodriguez 2011 2015 Itza Herriko Independenteak
2015 2019
Floria Pistono Favero 2019 Jardunean UPI[7]

Azpiegitura eta garraioak

La Muguiroarra autobus konpainiak Itzako Saratsa, Eritze eta Saratsateko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Hegoaldeko goi nafarrera»

Testigantza idatziek eta toki izenek adierazten duten bezala, XIX. mendearen bigarren erdira arte, euskara zen Zendeako hizkuntza nagusia, hegoaldeko goi nafarrera hain zuzen ere. Izan ere, Iruñetik urrun samar egoteak zein aldameneko ibarrak ere euskaldunak izateak azaltzen dute mantentze hori. Gulibarrak XX. mendera arte eutsi zion euskarari.

Euskararen Foru Legea

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Itza Zendea eremu mistoko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldan, herritarren % 8,60k zekien euskaraz.

2009ko urtarriletik, Itza Zendeako udalerriaren izen ofiziala Iza <> Itza da.[1]

Jaiak eta ospakizunak

Itza Zendeako parrokia Oskiako Ama Birjina da, eta bere omenez, erromeria antolatzen da urtero maiatzaren 15ean Atondon dagoen baselizara. Horrez gain, herri bakoitzak berezko jai-egunak dauzka:

  • Eritze: iraileko bigarren asteburuan.
  • Itza: iraileko bigarren asteburua (zehazki irailaren 14aren inguruan), eta iraileko hirugarren asteburuan.
  • Saratsa: ekaineko azken asteburuan.
  • Zuasti: San Migelen omenez, iraileko azken asteburuan.

Kirolak

Ondasun nabarmenak

Itzatar ospetsuak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Udaletxearen webgunea.
  6. Udaletxearen webgunea.
  7. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1902298
  • Commonscat Multimedia: Iza-Itza / Q1902298
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Itza

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX5330290
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 12025
  • Lekuak
  • OSM: 346178
  • INE: 31131
  • Wd Datuak: Q1902298
  • Commonscat Multimedia: Iza-Itza / Q1902298
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Itza
  • Itza Zendearen webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Itzari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuaren webgunean.
  • San Martin kalearen ikuspegia Google Street View-n.


Itzako kontzejuak

Aginaga • Aldaba • Aldatz • AritzAtondo • Eritze • Gulia • Itza • Larunbe • Lete • OrderitzOtxobi • Saratsa • Saratsate • Zia • Zuasti

  • i
  • e
  • a
 Iruñerria
Metropolialdea
AntsoainArangurenAtarrabiaBarañainBeriainBerriobeitiBerriozarBurlataEguesibar • Galar • IruñeaNoain ElortzibarOrkoienTebas-Muru Artederreta • Uharte • Zizur • Zizur Nagusia
Ibarrak             
AnueAtetzBeraskoainBidaurretaEsteribar • Etxarri • EtxauriEzkabarteGoñerri • Itza • LantzOdietaOlaibarOllaran • Oltza • TxulapainUltzama • Zabaltza • Ziritza
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • LegariaLeitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga