Ixiar Rozas
Ixiar Rozas | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ixiar Rozas Elizalde |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1972ko urtarrilaren 19a (52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta katedraduna |
Ixiar Rozas Elizalde (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1972ko urtarrilaren 19a) euskal idazlea da. Arte Ederretan doktorea (UPV-EHU), egun, Arte Hezkuntzako irakaslea da Mondragon Unibertsitatean eta Azala espazioko lantaldeko kidea.
Bere testuak, saiakerak eta artikuluak hainbat hizkuntza eta herrialdetan (Mexikon, Italian, Eslovenian, Erresuma Batuan, AEBetan, Portugalen eta Errusian, besteak beste) argitaratu dira.[1] Horietako batzuk aipatze arren: Negutegia (2006), Beltzuria (2014) edo Ejercicios de ocupación. Arte, vida y trabajo (2015).
Sortzaile garaikideei eskainitako Humano caracol (2006-2009) dokumentalaren egilea ere bada.
Kultur langile bezala, mintegiak, lantegiak eta hitzaldiak antolatu izan ditu; besteak beste, Erresonantzian (2011), Arrakalatuta (2014-2015) edota Proklama (2014-2016). Periferiak topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari-artistiko-kidea ere izan da. Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatutako topaketa horiek, pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren. Testuinguru horretan, Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK-Periferike, 2006), liburuaren editorea da Rozas.
Batik bat, idazle gisa egindako ibilbideagatik da ezaguna, baina urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoaiaren artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen.[2]
Diziplina anitzeko sortzailea izanik, honako koreografo, egile eta artistekin lankidetzan aritu izan da: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/Berlin), Elena Albert (Bartzelona), German Jauregi (Brusela/Bilbo), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Girona), Maite Arroitajauregi (Eibar), Maider Lopez (Donostia), Paco Toledo (Bartzelona/Chile), José Luis Gallero (Madril), Mireia Sentis (New York/Madril), etab.[1]
Lanak
Narrazioa
Nobela
Poesia
- Patio bat bi itsasoen artean (2001, Arabako Foru Aldundia)
- Unisonoa (2020, Pamiela)[4]
Haur eta gazte literatura
Antzerkia
- Gau bakar bat (2004, Hiria)
Telebistarako
Gidoilari moduan, hainbat telesailetan lan egin du, hala nola, Benta Berri (ETB), Compañeros (Antena 3) edota Teilatupean (ETB) izenekoetan.[5]
Sariak
- 2001ean, Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin olerki lehiaketa irabazi zuen, Patio bat bi itsasoen artean lanarengatik.[5]
- 2001ean, Donostia Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen, Korronteak izeneko kontakizunari esker.[5]
Nazioarteko ibilbidea
- 2017 - Suediako Goteborgeko Liburu Azokan (Göteborg Bokmässan) Beltzuria bere lanaren aurkezpena (2017ko irailaren 28tik urriaren 1era).[6]
Erreferentziak
- ↑ a b «Ixiar Rozas Elizalde» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
- ↑ «Ixiar Rozas» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Gorka Erostarbe, «Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltzea hitza», Berria, 2014-12-31
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. ««Tentsioa dakarten lanak falta dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
- ↑ a b c «Rozas Elizalde, Ixiar» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
- ↑ «Ixiar Rozas euskal idazlea Göteborgeko Liburu Azokan izango da egunotan» Etxepare Euskal Institutua 2017-09-27 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
Kanpo estekak
- «Ixiar Rozas», Literaturaren Zubitegian.
- «Rozas, Ixiar», basqueliterature.com webgunean.
- Datuak: Q12259946
- Multimedia: Ixiar Rozas / Q12259946