Izaro Iraeta
Izaro Iraeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea |
Izaro Iraeta Mendizabal (Zaldibia, Gipuzkoa, 1973) telebista-aurkezlea da.[1]
Ibilbidea
Leioako Kazetaritza Fakultatean matrikulatu zen eta 19 urterekin Euskal Telebistan hasi zen lanean. Larogeita hamarreko hamarkadaren hasieran ETB1eko Ikimilikimiklip telebista-programa aurkeztu zuen. Geroago, ETB2ko La Monda programan kolaboratu zuen erreportari bezala. Ondoren, ETB 1en, Ikusgela eta ETB 2ko Ésta es mi gente aurkeztu zituen. ETB 1ean Dokugunea, Bizizaleak, Suak eta beste hainbat saio ere aurkeztuko ditu. 2007an Ikom irudi & komunikazioa entrepresa sortu zuen beste kide batzuekin batera, Ikom komunikazio egintzak eta ekitaldiak antolatzeaz arduratzen den entrepresa da. Bilboko Erregeen kabalgata aurkeztu zuen Jon Gomez-ekin
Horrez gain, hainbat telebista-programa berezi ere aurkeztu ditu.
Erreferentziak
- ↑ Agirre, Loinaz. (2019-10-18). «Izaro Iraeta Mendizabal. Komunikatzailea: "Ia-ia konturatu gabe sartu nintzen telebistaren munduan"» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2021-04-01).
Kanpo estekak
- Datuak: Q12259969
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |