József Koszta
József Koszta | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brașov, 1861eko martxoaren 27a |
Herrialdea | Hungaria |
Heriotza | Budapest, 1949ko uztailaren 29a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Koszta (mul) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Munich eta Paris |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
József Koszta (Brașov, 1861eko martxoak 27 – Budapest, 1949ko uztailak 29) margolari hungariarra izan zen. Bere lan garrantzitsuenen artean daude: Neska geranioekin eta Emakumea platerak lehortzen.
Biografia
József Koszta hainbat arte eskoletan hezi zen, esate baterako, Municheko Arte Ederren Akademian, beka baten bidez 1891n.[1] Gyula Benczúr Maixu eskolan ere ikasi zuen eta Károly Lotz eta Bertalan Székely artistekin. Szolnok Arte Koloniako kide bihurtu zen eta denbora luzez lan egin zuen bere kontura landetxe batean, paisaiak margotzen zituen István Nagy margolariarekin batera.
Lana
József Kosztaren ikuspuntu artistikoa 1920ko hamarkadan bilakatu zen. Errealismoa zuen lanerako estiloa eta nekazarien lana erretratatu zuen, tono indartsuko koloreen bidez eta argiaren eta itzalaren arteko kontrastea azpimarratuz. Bere lana aurrera zihoala, kolore argiak erabiltzen hasi zen, hondo ilunen gainean. Bere lana joria izan zen eta arlo ia guztiak jorratu zituen: erretratuak, genero margolanak, bodegoiak eta paisaiak.
Oroitzapenak eta omenaldiak
1949ko uztailaren 29an, bere heriotza baino lehen, Szenteseko museoari eman zizkion bere lanak eta, horregatik, bere omenez izena aldatu zioten eta Koszta József Múzeum izena jarri zioten.[2]
Era berean, Szentes hirian, bere omenez kale bati eta eskola bati jarri zioten bere izena.[3][4] 1999an, Budapest hiriak bere omenezko memoriala eraiki zuen. 2005ean, Szentes hiriak Oroimen lore koroa bat jarri zuen József Kosztaren hilobian,[5] hala ere, geroagoko ikerketek azaldu dutenez, József Koszta beste leku batean hilobiratu zuten, izenik gabeko hilobi batean.[4] Hori horrela, 2008an bere aztarnak lekualdatu zituzten.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1119767
- Multimedia: József Koszta / Q1119767