J. Paul Getty Museoa
J. Paul Getty Museoa | |
---|---|
J. Paul Getty Museum | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Kalifornia |
Kaliforniako konderri | Los Angeles konderria |
Charte city | Los Angeles |
Koordenatuak | 34°04′39″N 118°28′30″W / 34.0775°N 118.475°W / 34.0775; -118.475 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1974 |
Inaugurazioa | 1974 |
Zuzendaria | Timothy Potts (en) John Walsh (en) |
Izenaren jatorria | J. Paul Getty |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Richard Meier |
Bisitariak urtean | 2.023.467 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+1 (310) 440-7300 |
Webgune ofiziala | |
J. Paul Getty Museoa (ingelesez, J. Paul Getty Museum) Kaliforniako (AEB) estatuko arte museo bat da. Jatorri pribatukoa da eta bi egoitza ditu:
- Los Angelesko Getty Center
- Malibuko Getty Villa
Antzinatetik XX. mendera arteko artea du eta urtero 1.300.000 bisitari inguru jasotzen ditu. Beraz, Estatu Batuetako museorik bisitatuenetako bat da.[1]
Historia
1974an, J. Paul Getty petrolio-industriaren magnateak jauregi galanta ireki zuen museo gisa Pacific Palisades-en, Malibutik gertu. Eraikin hau antzinako Herkulanoko (Vesuvio sumendiaren erupzio batek suntsitu zuen Erromatar Inperioko herria) Papiroen Villaren errekreazioa zen.
1997an J. Paul Getty Museoak bere kokapena aldatu zuen egungora, Brentwood (Los Angeles) eremuan eraikitako Getty Center-era, mila milioi dolarren kostuarekin. Pacific Palisadesko museoa greziar eta erromatar artearen bildumetarako gorde zen, eta Getty Villa izena hartu zuen. 2006an berritu zuten. Getty Zentroak gainerako bildumak biltzen ditu, baita ikerketa zentroak, hitzaldi-aretoa eta J. Paul Getty Trust-en egoitza administratiboa, museoa eta beste jarduera batzuk kudeatzen dituen patronatu edo fundazioa (hainbat herrialdetako ikerketa eta zaharberritze lanak barne).
Erreferentziak
- ↑ Baedeker, Rob. America's 25 most visited museums. ForbesTraveler.com, revisado el 28 de agosto de 2008
Kanpo estekak
- Museoaren webgune ofiziala
- Datuak: Q731126
- Multimedia: J. Paul Getty Museum / Q731126