Janusz Edmund Zimniak
Janusz Edmund Zimniak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1992ko martxoaren 25a - 2010eko urtarrilaren 16a Elizbarrutia: Bielsko-Żywieceko elizbarrutia
1980ko irailaren 25a - 2024ko maiatzaren 24a ← Joseph John Ruocco (en) Elizbarrutia: Polinianum titular see (en)
1980ko irailaren 25a - 1992ko martxoaren 25a Elizbarrutia: Katowiceko artxidiozesia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Tychy, 1933ko irailaren 6a | ||||||
Herrialdea | Polonia | ||||||
Heriotza | 2024ko maiatzaren 24a (90 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | John Paul II Catholic University of Lublin (en) Old University of Leuven (en) | ||||||
Hizkuntzak | poloniera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa |
Janusz Edmund Stanisław Zimniak[1] (Tychy, 1933ko irailaren 6a – Bielsko-Biała, 2024ko maiatzaren 24a) poloniar elizgizon katolikoa izan zen. 1980tik 1982ra Katowiceko apezpiku laguntzailea izan zen, 1992tik 2010era Bielsko-Żywieceko apezpiku laguntzailea, eta 2010etik hil zen arte Bielsko-Żywieceko apezpiku emeritua.
Bizitza
1933ko irailaren 6an jaio zen Tychyn. 1935ean Mysłowicera joan zen familiarekin bizitzera. 1945etik 1951ra Tadeusz Kościuszko ikastetxean egin zituen ikasketak[1], eta 1951tik 1956ra Katowiceko apaizgaitegian eta Jagellondar Unibertsitatean[1][2]. 1956ko irailaren 9an apaiztu zen Katowiceko katedralean. 1969tik 1972ra teologia pastorala ikasi zuen Bruselako Lumen Vitae institutuan. 1977-1979 urteetan Lublingo Unibertsitate Katolikoan jarraitu zituen ikasketa espezializatuak, teologia pastoraleko doktore titulua jasoz[1].
Bikario gisa aritu zen Jejkowicen (1956-1957), Bielsko-Białan (1957-1961) eta Zabrzen (1961-1963)[1][2]. 1963tik 1966ra Drutarnia-Brusieken eta Bruseken lan egin zuen, eta 1966an Bieruńera bidali zuten aldi baterako[1]. 1966tik 1969ra eta 1973tik 1977ra Katowiceko artxidiozesiako kurian aritu zen[1][3]. 1974an Gość Niedzielny aldizkariko katekesi-aholkulari bihurtu zen[1]. 1975ean Krakoviako probintziako kontzilioaren prestaketan parte hartu zuen[4].
Katekesia, pedagogia eta garapenaren psikologia irakatsi zituen Krakoviako apaizgaitegian eta Katowiceko katekesia ikastaroan[4]. 1979-1980 bitartean Krakoviako apaizgaitegiko errektoreorde izan zen[2].
1980ko irailaren 25ean Katowiceko apezpiku laguntzaile eta Polinianumgo apezpiku titular izendatu zuten[5]. Urte bereko azaroaren 4an apezpiku ordenatu zuten Katowiceko katedralean[1]. Evangelizari et evangelizare leloa hautatu zuen[6].
1992ko martxoaren 25ean sortu berri zen Bielsko-Żywieceko elizbarrutiko apezpiku laguntzaile izendatu zuten. Urte berean elizbarrutiko bikario nagusi kargua hartu zuen[1]. 2010eko urtarrilaren 16an erretiroa hartu zuen[7].
2024ko maiatzaren 24an hil zen Bielsko-Białan[8].
Sariak
2008an Hezkuntza Batzorde Nazionalaren Domina eman zioten[9].
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Claudio Rangoni apezpikua (1593)
- Wawrzyniec Gembicki artzapezpikua (1601)
- Jan Wężyk artzapezpikua (1620)
- Piotr Gembicki apezpikua (1637)
- Jan Gembicki apezpikua (1653)
- Bonawentura Dobrogost Madaliński apezpikua (1672)
- Jan Małachowski apezpikua (1677)
- Stanisław Szembek artzapezpikua (1690)
- Felicjan Konstanty Szaniawski apezpikua (1707)
- Andrzej Stanisław Załuski apezpikua (1724)
- Adam Ignacy Komorowski artzapezpikua (1749)
- Władysław Aleksander Łubieński artzapezpikua (1758)
- Andrzej Stanisław Młodziejowski apezpikua (1767)
- Kasper Kazimierz Cieciszowski apezpikua (1775)
- Franciszek Borgiasz Mackiewicz apezpikua (1817)
- Michał Piwnicki apezpikua (1827)
- Ignacy Ludwik Pawłowski artzapezpikua (1829)
- Kazimierz Roch Dmochowski artzapezpikua (1841)
- Wacław Żyliński artzapezpikua (1848)
- Aleksander Kazimierz Bereśniewicz apezpikua (1859)
- Szymon Marcin Kozłowski apezpikua (1883)
- Mieczyslaw Leonard Pallulon apezpikua (1883)
- Bolesław Hieronim Kłopotowski artzapezpikua (1897)
- Jerzy Józef Szembek apezpikua (1901)
- Stanisław Zdzitowiecki apezpikua (1902)
- Aleksander Kakowski kardinala (1913)
- August Hlond kardinala (1926)
- Stanislaw Adamski apezpikua (1930)
- Herbert Bednorz apezpikua (1950)
- Janusz Edmund Zimniak apezpikua[10]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g h i j (Polonieraz) Prokop, K. R. (1998). Biskupi Kościoła katolickiego w III Rzeczpospolitej. Kraków: Towarzystwo Autorów i Wydawców Prac Naukowych „Universitas”, 167-168 or. ISBN 83-7052-900-3..
- ↑ a b c (Polonieraz) Polak, G. (1999). Kto jest kim w Kościele. Warszawa: Katolicka Agencja Informacyjna, 433-434 or. ISBN 83-911554-0-4..
- ↑ (Polonieraz) «Bielsko-Biała: złoty jubileusz kapłaństwa bp. Janusza Zimniaka» Ekai.pl 2006-09-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-15) (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ a b (Polonieraz) «Biskup Janusz Zimniak przechodzi na emeryturę» Konferencja Episkopatu Polski 2010-01-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-08) (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Polonieraz) Nitecki, Piotr. (2000). Biskupi Kościoła w Polsce w latach 965–1999. Słownik biograficzny. Warszawa: Instytut Wydawniczy „Pax”, 518 or. ISBN 83-211-1311-7..
- ↑ (Polonieraz) «Śp. Biskup Janusz Zimniak (1933-2024)» Konferencja Episkopatu Polski (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia dell'ausiliare di Bielsko-Żywiec (Polonia)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2010-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Polonieraz) Karp, Robert. «Zmarł biskup pomocniczy senior Janusz Zimniak» Diecesja Bielsko-Żywiecka 2024-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Polonieraz) «Bielsko-Biała: Medal Komisji Edukacji Narodowej dla bp. Zimniaka» Katolicka Agencja Informacyjna 2008-10-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-06-15) (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Janusz Edmund Zimniak †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
Kanpo estekak
- Datuak: Q530969
- Multimedia: Janusz Zimniak / Q530969