Jean-François de La Pérouse

Jean-François de La Pérouse
La Pérousen erretratua, Thomas Woolnothen grabatua (1785–1836). Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaChâteau du Gô (en) Itzuli eta Albi, 1741eko abuztuaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVanikoro, 1788ko abenduaren 31 (47 urte)
Hobiratze lekuaVanikoro
Familia
AitaVictor Joseph de Galaup
AmaMarguerite de Rességuier
Ezkontidea(k)Éléonore Broudou (en) Itzuli  (1783ko uztailaren 8a -
Anai-arrebak
ikusi
  • Marianne Jacquette de Galaup (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra, itsasturia eta ofizierra
Parte-hartzailea
  • Expedition of La Pérouse (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • San Luisen Errege Ordena Militarreko zalduna San Luisen Errege Ordena Militarreko zalduna
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Itsas Armada
Graduakomodoro
Parte hartutako gatazkakZazpi Urteko Gerra

Find a Grave: 220327017 Edit the value on Wikidata

Jean-François de La Pérouse, jaiotza-izenez Jean François de Galaup (Le Guo, Albitik hurbil, Frantzia, 1741eko abuztuaren 23a - Vanikoro uhartea, Ozeania, 1788) frantses itsasgizona izan zen.

Biografia

1756an itsas armadan sartu zen eta, Kanada aldean ingelesen aurkako ekinaldietan parte hartu ondoren, lur berrien konkistarako espedizio bat antolatu zuen 1785ean.

Hego Amerikatik igaro ondoren, iparralderantz jo eta Pazko uhartea eta Sandwich uharteak (Hawaii) igaro eta gero, Necker uhartea aurkitu zuen, Makaoko itsasertza jo baino lehen. Japonia aldera joan zen ondoren, eta Hokkaido eta Sakhalin uharteen arteko itsasartea zeharkatu zuen (La Pérouse itsasartea gaur egun). Hegoalderantz abiatu zen ondoren, eta Samoa eta Australiara bideratu zen. Australiako Botany badiako itsasertzean idatzi zituen azken gutunak (1788); urte horretan bertan hil zuten Vanikoro uhartean.

La Pérousen espedizioaren ibilbidea.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-François de La Pérouse Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q294478
  • Commonscat Multimedia: Jean-François de La Pérouse / Q294478

  • Wd Datuak: Q294478
  • Commonscat Multimedia: Jean-François de La Pérouse / Q294478