Jesper Tjäder
Jesper Tjäder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Östersund, 1994ko maiatzaren 22a (30 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Parte-hartzailea | |
Jesper Tjäder (Ostersund, Suedia, 1994ko maiatzaren 22a) estilo libreko eskiatzaile suediarra da. 2014an, estilo askeko jaitsierako Munduko Kopan sailkapen orokorra irabazi zuen, eta 2014, 2018 eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Suediaren taldeko partaide izan zen.
Bizitza pertsonala
Tjäder Östersunden (Suedia) jaio zen 1994ko maiatzaren 22an. Gurasoek hiru urterekin ekinarazi zioten eski egitera[1].
Ibilbidea
Tjäder estilo askeko jaitsieran lehiatu zen 2013ko FIS Estilo-askeko Munduko Eski Txapelketan, eta, estilo berean, Suedia ordezkatu zuen 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan Sotxin[2], non 24. postuan amaitu zuen. 2013–2014ko FIS Estilo-askeko Eski Munduko Kopan, Tjäderrek estilo-askeko jaitsiera orokorraren kopa irabazi zuen, eta, orokorrean, hirugarren postuan sailkatu zen[3]. Tjäder 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetara itzuli zen, PyeongChang-era, eta, han, 23. postuan sailkatu zen estilo-askeko jaitsiera lehiaketan[4]. Tjäder 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetara itzuli zen berriro, Pekinen, non 3. postuan sailkatu, eta brontzezko domina lortu zuen estilo-askeko jaitsiera lehiaketan[5].
Tjäderrek eski-askean aurrera egin zuen trikimailuak berrituz eta inoiz ikusi gabeko errailak eraikiz.
Nazioarteko domina taula
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | 03 ! | Estilo askeko jaitsiera |
Erreferentziak
- ↑ «Jesper Tjäder» sochi2014.com.
- ↑ «Jesper Tjäder» sochi2014.com."Jesper Tjäder". sochi2014.com. Archived from the original on 16 February 2014. Retrieved 21 February 2014.
- ↑ «Jesper Tjäder» www.fis-ski.com.
- ↑ «Jesper Tjäder» sok.se.
- ↑ (Ingelesez) Kasabian, Paul. (16 February 2022). «Men's Freestyle Skiing Results Olympics 2022: Slopestyle Medal Winners» Bleacher Report.
Kanpo estekak
Jesper Tjäder FIS-en (estilo askea) Jesper Tjäder Olympics.com-en Jesper Tjäder Olympedia-n Jesper Tjäder Swedish Olympic Committee-n (Suedieraz) Jesper Tjäder X Games-en
- Datuak: Q15641034