Joemak eta polasak
Joemak eta polasak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Iñigo Astiz |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Joemak eta polasak |
Ilustratzailea | Maite Mutuberria |
Argitaletxea | Elkar |
ISBN | 978-84-9027-968-7 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Joemak eta polasak Iñigo Astizek idatzitako haurrentzako poema liburua da. Lehen argitaraldia 2019an egin zuen Elkar argitaletxeak, Maite Mutuberria ilustratzaileak egindako marrazkiekin. Egileak dio liburu hau edozein adinetarako dela[1]. Elkar argitaletxeko Antxiñe Mendizabalen arabera, «ume listoentzako edo heldu tontoentzako poema liburua» da[2].
Poemak
Hona hemen liburua osatzen duten poemak:
- Oligrafo bat nola sortu
- Deskubrimendua
- Sei
- Igogailuan
- Kangurua eta arkakusoa
- Botila itsasoan
- Puskak
- Zonbiak
- Duelua
- Orbelagatik balitz
- Behia
- Karakola
- Jakintsua
- Ura
- Lainoa
- Oesteko eszena
- Estralurtarra
- Kontrako norabidean
- Tinta
- Dortoka txikia
- Eltxoa
- Puzlegilea
- Nekatu
- Hondar alea
- Bidaia
- Zapping
- Eta ñan
- Perspektiba
- Globoa
- Garbi
- Apoa eta igela
- Arrantza
- Xaboi burbuilen artista
- Tonto-tonto
- Itzalak
- Deskuidua
- Kontuz, margotu berria
- Kamuflatuta
- Pospoloa
- Paisaia euliarekin
- Mamua
- Tristura
- Txoriak txoriak
- Ardingarra
- Momia
- Katua piano gainean
- Tan ra me bre
- Gauza serioak
Iñigo Astizek hainbat urte behar izan zituen poema hauek idazteko. Lagun batek umea eduki zuenean, haurrentzako poema gehiago idazten hasi zen[2].
Marrazkiak
Maite Mutuberriak marrazki guztiak egin zituen korserik gabe: «Neure buruari hitz eman nion ez nuela 'ondo' marraztuko, baizik pozik eta gustora»ю Poema bakoitzak bere marrazki bat dauka. Marrazki batzuek bi orrialde hartzen dituzte[1].
Sariak
Erreferentziak
- ↑ a b Larretxea, Oihane. «‘Joemak eta polasak’, jolasteko poema liburua» Naiz 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. «Jolasak konkistatutako eremua» Berria 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ «Iñigo Astizek irabazi du aurtengoan HGL saria Joemak eta Polasak liburuarekin» Goiena.eus 2020-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
Kanpo estekak
- Datuak: Q100151642