John Reed (kazetaria)
John Reed (kazetaria) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Portland, 1887ko urriaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Errusia |
Heriotza | Mosku, 1920ko urriaren 17a (32 urte) |
Hobiratze lekua | Kremlingo harresiko nekropolia |
Heriotza modua | berezko heriotza: scrub typhus (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Bryant |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Morristown-Beard School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta, idazlea, gidoilaria, sindikalista, komunista eta autorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Communist Labor Party of America (en) Amerikako Alderdi Sozialista |
John Silas Jack Reed (Portland, Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1887ko urriaren 22a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1920ko urriaren 17a) kazetari iraultzailea izan zen. Gerra gaiak landu zituen batez ere. Lehen arrakasta sonatua Mexikoko Iraultzari buruz egin zuen kronika-bilduma izan zen, Pancho Villa buruzagiarena bereziki: Insurgent Mexico (1914, Mexiko Iraultzailea). Lanik aipagarriena, ordea, Errusiako Sobietar Iraultzari buruzkoa da: Ten Days That Shook the World (1919, Mundua astindu zuten hamar egunak). Alderdi Komunistako kide zen, eta boltxebikeen aldekoa. Estatu Batuetan sobietarren aldeko espioitza-lanak egitea leporatu zioten, eta Sobietar Batasunera ihes egin behar izan zuen 1918an. Tifusak jota hil zen, eta Kremlinen hilobiratu zuten beste boltxebike ospetsuekin batera.
Ikus gainera
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Reed (kazetaria) |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q310800
- Multimedia: John Reed (journalist) / Q310800