Juan Fernández uhartedia

Juan Fernández uhartedia

Robinson Crusoe uhartea
Bertako izenaArchipiélago Juan Fernández
Geografia
KokapenaOzeano Barea
Uharteak denera3
Azalera117,5 km²
Punturik garaienaLos Inocentes
Politika
Herrialdea Txile
EskualdeaValparaíso eskualdea
Hiri populatuenaSan Juan Bautista
Hiri populatuenaren biztanleria800
Gizartea
Biztanleria900 bizt. (2012)
Dentsitatea7,7 bizt./km²


Juan Fernández uhartedia edo artxipelagoa[1] Txileko uhartedia da, Ozeano Barearen hegoaldean dagoena, Valparaisoko itsasertzetik 650 km-ra. 633 biztanle ditu (2002).

Robinson Crusoe izeneko herrian bizi dira gehienak, Cumberland badiaren ertzean.

Hiru uharte bereizten dira: Más a Tierra edo Robinson Crusoe uhartea (93 km2), Más a Fuera edo Alejandro Selkirk uhartea (88 km2) eta Santa Clara uharte txikia, Más a Tierra uhartearen hego-mendebalean.

Sumendi-uharteak dira.

Ekonomia

Otarrain-arrantza da nagusi.

Historia

1563an aurkitu zituen uharteak Juan Fernández itsasgizon espainiarrak. Han bizi izan zen urte batzuez Alexander Selkirk itsasgizon eskoziarra; marinel horrek kontatutakoetan oinarritu zen Daniel Defoe idazlea bere Robinson Crusoe ospetsua idazteko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q156325
  • Commonscat Multimedia: Juan Fernández Islands / Q156325

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 246280004
  • GND: 4532417-7
  • NKC: ge684072
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • WWF: NT0401
  • Wd Datuak: Q156325
  • Commonscat Multimedia: Juan Fernández Islands / Q156325