Juan Larrea

Juan Larrea
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1895eko martxoaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCórdoba, 1980ko uztailaren 9a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa
Genero artistikoaolerkigintza

Juan Larrea Zelaieta (Bilbo, Bizkaia, 1895eko martxoaren 13a - Córdoba, Argentina, 1980ko uztailaren 9a) poeta eta pentsalari abangoardista izan zen. Erdaraz idatzi zuen, gaztelaniaz eta frantsesez.

Bizitza

Juan Larrea Bilbon jaio zen 1895eko martxoaren 13an. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Deustuko eta Salamancako unibertsitateetan. 1921ean, Madrilgo Artxibo Historiko Nazionaleko sarrera azterketak gainditu zituen. César Vallejo perutar olerkariarekin batera, Favorables París Poema argitaratu zuen 1926an, eta Carmen Gerardo Diegorekin.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Mexikora erbesteratu zen, eta han Espainiako Kultura Batzordearen eta España peregrina aldizkariaren zuzendari izan zen, José Bergamín eta Josep Carnerrekin batera. Estatu Batuetan izan ondoren, Córdobako (Argentina) unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1956an.

Haren poesia surrealistak abangoardia mugimenduaren jarraipen hutsetik ihes egiten duen joera dramatikoa erakusten du; eragin handia izan zuen Vicente Aleixandre, Federico García Lorca, Rafael Alberti, Luis Cernuda eta beste poeta handi askorengan.

Lanak

Poesia

Saiakera

  • Arte Peruano (1935)
  • Rendición de Espíritu (1943)
  • El Surrealismo entre Viejo y Nuevo mundo (1944)
  • The Vision of the "Guernica" (1947)
  • La Religión del Lenguaje Español (1951)
  • La Espada de la Paloma (1956)
  • Razón de Ser (1956)
  • César Vallejo o Hispanoamérica en la Cruz de su Razón (1958)
  • Teleología de la cultura (1965)
  • Del surrealismo a Machu Picchu (1967)
  • Guernica (1977)
  • Cara y cruz de la República (1980)

Bibliografia

  • Diaz de Guereñu, Juan Manuel, "Juan Larrea: poesiaz ihesi". Jakin aldizkaria, 67.zk., 1991ko azaroa-abendua. https://web.archive.org/web/20131103235156/http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin91_67.pdf.
  • Fernández de la Sota, José, Juan Larrea. Versión terrestre. Bilbo: Muelle de Uribitarte, 2009.
  • Fernández de la Sota, José, Juan Larrea (El hombre al que perseguían las palomas). Gallo Negro bilduma. Bilbo: El Gallo de Oro argitaletxea, 2014. 441 or. ISBN: 978-84-942445-8-2.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Zabala, Juan Luis, Bere buruarengandik haragoko baikortasuna, Berria, 2015eko azaroak 1, berria.eus
  • (Gaztelaniaz) Larrea y Vallejo (Monográfico), Zurgai, 1995ko ekaina, web.archive.org
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q564582
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 41854551
  • ISNI: 0000000108910541
  • BNA: 000031048
  • BNE: XX953752
  • BNF: 12027611v (data)
  • CANTIC: a11603239
  • GND: 119306484
  • LCCN: n80035779
  • NLA: 35176073
  • SNAC: w63c9kwn
  • SUDOC: 028441672
  • UB: a1003394
  • ICCU: RAVV028159
  • Open Library: OL6143600A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 86280
  • Lur: 03726/eu_l_0699/l0699
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 11148
  • Wd Datuak: Q564582